BARAKALDON

Lutxanak Santiago Herrero plazako haur parkea estali egingo du

Azken hiru urteotan, 510.000 eurotik gora inbertitu da hiriko haur parkeak hobetzeko eta modernizatzeko lanetan

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 19a, larunbata - 17:10etan eguneratua

Lutxanako Santiago Herrero plazako haur parkea.

Lutxanako Santiago Herrero plazako haur parkea.

Galería Noticia

Lutxanako Santiago Herrero plazako haur parkea.

Zabuak estali eta plazako herritarrei arazoak ekiditeko, teknikoki bideragarria den konponbide bat aurkitu da. Gobernu taldeak proiektua idazteko kontratua egin du, ahalik eta arinen egin ahal izateko. Azken hiru urteotan, 510.000 eurotik gora inbertitu da hiriko haur parkeak hobetzeko eta modernizatzeko lanetan.

BILBO. Santiago Herrero plaza oso ezaguna da Lutxana auzoan Lube motozikletei egindako omenaldiagatik, eta inguruan gehien erabiltzen den haur parkeagatik. Lutxanako familiek hainbat aldiz eskatu izan dute auzorako parke estalia, eta orain, eskari horiei erantzuteko, gobernu taldeak bideragarria den irtenbide bat bilatzeko agindua eman du. Dena den, estalkia ezin izango da ikustea galarazten duen oztopo bat hurbileko etxeentzat.

Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko teknikariek auzoko txikientzako jolasgune estalia jartzeko irtenbide teknikoa bilatzeko lanean jardun izan dute. "Ingurune hori ez da oso erraza, zeren eta parkearen ondoan markesina bat eta etxeak ere badaude, beraz, estalkia ezin da ingurumaria saskildu, edo etxeetako beheko solairuen ikuseremua murriztuko duen elementu bat izan" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Horrela bada, inguruan gehiegi nabarmentzen ez den estalki bat diseinatu da, V formako euskarria izango du egiturak lurzoruan daraman euskarri kopurua mugatzeko. Estalkia polikarbonatozkoa izango da ahalik eta argitasun gehien sar dadin.

"Estali daitezkeen auzoko zenbait alderdi aztertu ditugu, baina egia esan, auzoko elkarteetako herritarrekin izandako elkarrizketetan, beti esan digute Santiago Herrero plaza dela gehien erabiltzen duten gunea. Proiektuak zailtasunak bazituen ere, irtenbide bat aurkitu dugu eta oso pozik gaude" adierazi du alkateak.

Udalak proiektua idazteko kontratua egin du guztiaren kostua eta lan-metodoa zehazteko, bai eta materialak eta egiteko epea ere. "Obra albait arinen martxan jarri ahal izatea espero dugu, auzoa aspalditik dagoelako jarduketa horren zain" esan du alkateak.

HIRUGARREN PARKE ESTALIA

Santiago Herrero plaza izango da Barakaldoko hirugarren parke estalia. 2015. urtearen amaieran, Amaia del Campo alkateak lehenengo haur parke estalia jarri zuen Anaien parkean. 2016ko abuztuan, bigarren parke estalia inauguratu zuen Bakea auzoan. Bi jarduketetan 314.615 euro inbertitu ziren.

"Gure asmoa hiriko familiei eta txikiei edozein unetan kalean jolasean egon daitezkeen ekipamenduak eskaintzen jarraitzea denez, auzo gehiagotako haur-parkeak hobetzeko lanari ekingo diogu" adierazi du alkateak.

Amaia del Camporen gobernu taldeak argi izan du hiriko haur-parkeak berritzeko xedea. Azken hiru urteotan honako haur-parkeak berritu eta modernizatu dira: Landabeko, La Orconera, Bista Alai, Francisco Gómez, Loitzaga auzunea, Beurko Berri eta Zubitxueta, eta Magallanesen, jolasgune berri bat egin da.

"Guztira, miloi erdi euro inguru inbertitu dugu Barakaldo modernizatzeko hobekuntza hauetan;horrela, barakaldarrek behar eta merezi dituzten zerbitzuak hiriak eskaini ditzan apurka-apurka" adierazi du alkateak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120