OROBIO AUZOAN

Abegi-familiek Familia Abegi-hartzaileen VI. Jaia ospatu dute Iurretan

Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, topaketa-eguna konpartitu du Lurraldeko familia abegi-hartzaileekin

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 19a, larunbata - 16:39etan eguneratua

Abegi-familiek Familia Abegi-hartzaileen VI. Jaia ospatu dute Iurretan.

Abegi-familiek Familia Abegi-hartzaileen VI. Jaia ospatu dute Iurretan. (bfa)

Galería Noticia

Abegi-familiek Familia Abegi-hartzaileen VI. Jaia ospatu dute Iurretan.

Bizkaian abegia eskaintzen duten familiek, aurten ere, jai-eguna konpartitu dute. Jai honen helburua familia horien arteko harremanak estutzea eta, aldi berean, gizartearen familia-abegiari dagokionez sentiberatzea, gaia zabaltzea eta abegi hau sustatzea izan dira. Horregatik, maiatzaren 19an Familia Abegi-hartzaileen VI. Jaia ospatu da Iurreta udalerriko Orobio auzoan;ekitaldian gutxi gorabehera 150 pertsona batu dira, ia erdia umeak.

BILBO. Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, topaketa-eguna konpartitu du abegi-familiekin eta horiekin bat egiten duela eta egiten dutena izugarri aintzatesten duela adierazi die. Ekitaldian abegi-familientzat eurentzat antolatu diren jarduerak garatu dira. Jarduera horien artean familian egiteko jokoak, taloa egiten ikasteko moduko era askotako tailerrak eta Joko Olinpiar berezi batzuk egon dira;ostean parte hartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu dute eta disko-festa eta txokolatada egon dira.

Isabel Sánchez Roblesek zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiak abegi-familia hauekiko guztiekiko laguntza azaldu die eta, aldi berean, berriz azaldu du abegi-familiena "alternatibarik onena dela era askotako arrazoiengatik euren familia propioetan bizi ezin duten ume eta nerabe askorentzat: babesteko neurri bat da, eskumenak dituzten profesionalek ezartzen eta kontrolatzen dituzten bisiten eta kontaktuen bitartez euren jatorrizko familiarekiko loturak eta erlazioak mantenduz abegi-familia baten arreta eskaintzea errazten duena".

Sánchez Roblesek baieztatu egin du "Foru Aldundian altxor izugarria daukagula: eskuzabalak eta solidarioak diren abegi-familien sarea;horietariko batzuk aspaldiko urteetan dira abegi-familiak eta horiek, guretzat, umeak babesteko sistemaren barruko laguntzaileak dira. Familia horiek gabe ezinezkoa litzateke. Eta horregatik etorri naiz gaur, horiei nik neuk zuzenean bihotz bihotzez eskerrak emateko", esan du, amaitzeko, Gizarte Ekintzako diputatuak.

318 ume eta nerabe dira gaur egun Bizkaian abegi-familietan bizi direnak: 218 familia zabalean (batez ere aitona-amona eta osaba-izebekin) eta, gainerakoak, ehun bat, beste familia batzuetan. Gizarte Ekintzako diputatuak gogorarazi egin du oraintxe bertan 475 adingabeko daudela Foru Aldundiaren tutoretzapeko zentroetan eta horietariko asko abegi-familietan bizitzeko moduko hautagai ezin hobeak direla.

Kontaktuan jartzeko era

Bizkaiko Foru Aldundiaren Familia-abegia programarekin kontaktuan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoko helbidea hauek dira:

Telf.:944 470 737

Emaila: acogimientofamiliar@bizkaia.eus

Halaber, kontaktua foru webaren bidez egin daiteke: www.bizkaia.eus


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120