laugarren eta azken errezitaldia

Konposatzaile frantsesei eskainitako zikloa astelehenean bukatuko da

Elena Copons sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano joleak emango diote bukaera emanaldiari

2018(e)ko maiatzaren 18a, ostirala - 11:07etan eguneratua

Elena Copons sopranoa

Elena Copons sopranoa

Galería Noticia

Elena Copons sopranoa

BILBO. Arriaga Antzokiak musika frantsesari eskainitako zikloari amaiera emango dio datorren astelehenean, maiatzaren 21ean, 20:00etatik aurrera, Elena Copons sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano joleak eskainiko duten emanaldiarekin. Errezitaldiak, “Ziklo Frantsesa” osatu duten lauen artetik azkenak, XIX. mendeko hiru konposatzaile azpimarragarri ekarriko ditu gogora: Reynaldo Hahn de Echenagucia, Henri Duparc eta Felip Pedrell. Bere ekarpena ere egingo dio Sandra Fernández Aguirre antzezleak ikuskizunari, errezitatzailearen paperean.

Reynaldo Hahn de Echenagucia (Caracas, Venezuela, 1874) frantses, venezolar eta alemaniar konpositorea, abeslaria, piano-jotzailea, orkestra-zuzendaria eta kritikari musikala izan zen. Oso txikia zela Frantzian kokatu zen, baina, alemaniar nazionalitatea ere bazuen. Marcel Prousten maitalea izan zen bi urtez baina haien arteko adiskidetasunak azken hori hil arte iraungo zuen. Frantziako tradizio klasikoari eutsitako abestiak idatzi zituen, fin de siècle ukituarekin;hala nola, Si mes vers avaient des ailes, À Chloris (barroko-estilokoa, Johann Sebastian Bach-en omenez) eta Quand la nuit n’est pas étoilée (Victor Hugoren poemaren egokitzapena). Halaber, operak, opereta, ganbera-musika eta orkestra-musika konposatu zituen.

Henri Duparc-ek (Paris, 1848) 17 kantu baino ez zituen idatzi, baina bere aberastasun harmonikoak eta testuaren eta musikaren arteko uztardura paregabeak benetako altxor bihurtzen dituzte bere mélodie guztiak.

Felip Pedrell (Tortosa, 1841) Albéniz, Granados eta Fallaren maisua zenak, berrikuntzari ekin zion musika herrikoia eta musika jantzia bateratuz. Frantziako kulturarekin maiteminduta, Victor Hugo eta Theophile Gautierren testuetan oinarritutako hainbat kantu konposatu zituen.

Ziklo Frantsesa

Ikuskizuna, Arriaga Antzokiak denboraldi honetan musika frantsesari eskaini zikloko laugarrena da, azkena beraz. Zikloa joan den otsailaren 12an hasi zen, Ainhoa Zuazua sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano joleak eman zuten errezitaldiarekin, errezitatzaile gisa aritu zen Olatz Ganboa antzezlearekin. Zikloak hilabete bereko 25ean izan zuen jarraipena, Karmele Larrinaga antzezleak lagunduta aritu zen Antonio Oyarzabal piano jolearen emanaldiarekin. Apirilean, 16an zehazki, Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Ainhoa Zubillaga mezzoa aritu ziren Fdez. Aguirrerekin batera eta datorren astekoa, astelehena maiatzaren 21ekoa, azken emanaldia izango da. Bertan Elena Coponsek eta Rubén Fdez. Aguirrek berak, Hahn de Echenaguciaren, Duparcen eta Pedrellen musika interpretatuko dute, errezitatzaile gisa Sandra Fernández Aguirre antzezlea lagun.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120