8:30etik 15:00etara bitartean

Aldaketak Bilboko zirkulazioan igande honetan, kirol eta kultur ekitaldi batzuen ondorioz

Dantzari Eguna, Bizkaiko Zubiko maratoi erdia eta Emakumeen Martxa lasterketa ospatuko dira hirian

2018(e)ko maiatzaren 18a, ostirala - 12:54etan eguneratua

En la imagen, dantzaris en Lekeitio, durante la última edición del Bizkaiko Dantzari eguna.

Bizkaiko Dantzari eguna Bilbon ospatuko da datorren igandean (Juan Lazkano y José Mari Martínez)

Galería Noticia

En la imagen, dantzaris en Lekeitio, durante la última edición del Bizkaiko Dantzari eguna.

BILBO. Igandean kirol eta kultur ekitaldi batzuk egingo dira Bilbon eta ondorioz, kale batzuetan aldaketak egingo dira zirkulazioan eta bilbobusetako linea eta geraleku batzuetan.

Aldaketarik handienak Areatzan eta Kale Nagusian, Deustuko barrutian eta Uribarri, Matiko, Olabeaga eta Zorrotza auzoetan egingo dira.

BIZKAIKO DANTZARI EGUNA

Bizkaiko Dantzari egunean milaka dantzari bilduko dira Bilbon, euskal dantzen ikuskizun handia eskaintzeko;horren eraginez, aldaketan egingo dira zirkulazioan Areatza eta Kale Nagusiaren inguruetan.

Hain zuzen ere, Kale Nagusia, Plaza Biribilaren eta Moyua plazaren artean, itxita egongo da 11:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Nafarroa kalea ere itxita egongo da zirkulaziorako 11:00etatik 11:30etara, gutxi gorabehera eta Bailen kaleko aparkalekuak murriztu egingo dira;horietan seinaleak jarriko dira aldez aurretik.

Guneetako garajeetara sartzeko eta irteteko laguntza izango da, Colon de Larreategui edo Rodriguez Ariasetik.

EMAKUMEEN MARTXA

Egun berean "Emakumeen martxa" lasterketa solidarioa eta "Bizkaia Zubiko Maratoi Erdia" proba egingo dira eta proba horien eraginez ere, zenbait kale zirkulaziorako itxi egingo dira urigunean eta aldaketak egongo dira bilbobusetako linea eta geraleku batzuetan.

Gutxi gorabehera 08:00etatik 14:00etara ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta 05:00etatik 15:00etara aparkalekuak okupatuko dira José Anselmo Clavé pasealekuan, Casilda Iturrizar parkearen ondoan, lasterketaren irteera eta helmuga han jarriko baitira. Inguru horretako garajeetakoek sarrera eta irteera libre izango dute.

10:30etik 11:30era bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da Botikazar Erribera, Euskalduna zubiaren eta Francesc Macia kalearen artean, Udaletxerako noranzkoan. Ibilgailuak Morgan kaletik eta Agirre Lehendakariaren etorbidetik bideratuko dira.Lasterketa igarotzen den lekuetako garaje eta aparkalekuek murriztuta edukiko dituzte sarrera-irteerak.

Bilbobuseko 11 eta A-4 lineek aldaketak egin beharko dituzte.

Horrez gain, 10:30etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxita egongo dira, noranzko bietan, Unibertsitateen etorbidea eta Campo Volantin pasealekua.

Kale horietako garaje pribatuek ez dute sartzeko eta irteteko aukerarik izango. Salbuespena, Campo Volantin pasealekuko garajeetako irteera, Tiboli eta Epalza kaleen artean, seinalistek bideratuko dutena.

Castaños eta Matiko kaleetara hemendik joan behar da: Zumalacarregui - Harritxoen bidea - Trauko - Matiko kalea. Edo bestela: Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea - Uribarri kalea - Loruri zeharkalea - Tiboli kalea. Irteteko, ordea: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen bidea - Zumalacarregui etorbidea. Eta Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Bilboko Begiralekua etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.

Era berean, 10:45etik 12:30era, gutxi gorabehera, Leizaola Lehendakariaren etorbidea itxita egongo da ibilgailuentzat. Garajeetara Abandoibarra etorbidetik sartu eta irten beharko da, seinalistek lagunduta.

Emakumeen Martxa eta Bizkaia Zubiko maratoi erdia domeka goizean egingo dira eta ondorioz, 10:30etik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi egingo da Olabeagako auzorako sarrera-irteera, larrialdietako zerbitzuetarako izan ezik.

Aukera dagoenean baimena emango da auzora sartzeko eta irteteko.

Bilbobusetan ere igarriko da eragina;hain zuzen ere, A3 linean, Moyua plazarako noranzkoan, Zirgariak kaiko 3ko eta Olabeagako kaiko 30eko eta 22Ako geralekuak kendu egingo dira.

Era berean, Zirgarien kaitik aurrera bidegorria itxi egingo da.

"BIZKAIA ZUBIKO V. MARATOI ERDIA"

"Bizkaia Zubiko V. Maratoi Erdia" Canilla pasealekuan, Portugaleteko Udaletxearen ondoan abiatuko da 11:00etan eta Getxon izango du helmuga, Bizkaia Zubiaren plazan, baina Deustuko eta Zorrotzako barrutietatik igaroko da.

Lehenik eta behin, lasterketak aldaketak eragingo ditu Zorrotzan, 11:10etatik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera. Zehatzago esateko, lasterkariak pasatzen direnean itxita egongo da eta Fray Juan kalean errei bat egokituko da kontrako noranzkoan. Clara Campoamor, Marino Archer eta Artsenalbidea kaleetan txandaka emango zaie bidea oinezkoei eta ibilgailuei, seinalisten bidez.

Olabeaga igarota, lasterketak Euskalduna zubia gurutzatuko du Deusturanzko erreietako batetik;Deustun eta San Ignazion ere tarteka kaleak itxiko dira zirkulaziorako 11:15etik 13:00era bitartean, gutxi gorabehera. Zehatz esateko, Morgan kalea, Madariaga etorbidearen eta Julio Urkixo kalearen artean, itxita egongo da eta bidea libre izango dute ibilgailuek Erandioko noranzkoan;baita Zarandoa kalea ere, Aragoi eta Kanariar Uharteen kaleen artean.

Frank Gerhy zubiko sarbideak, Olaeta Ballets kalearen gurutzean, itxita egongo dira une batzuetan. Seinalistek arautuko dituzte ibilgailuen joan-etorriak, lasterketa igaro ahala txandaka bidea emanez.

Aldaketa horien eraginez, Carmelo Bernaola tuneletatik Bilborako sarrera ere itxita egongo da ordutegi horretan.

Aukera dagoenean, seinalistek sartzeko eta irteteko baimena emango diete garajeetakoei.

BILBOBUS

Zirkulazio-muga horien guztien eraginez, Bilbobuseko linea batzuetako ibilbideak eta geralekuak aldatuko dira.

Aldaketa guztien berri emango da ohiko bideetatik (informazio-panelak, markesinak...).

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120