maiatzaren 15ean, 16an eta 17an ospatu dira

Segurtasun Sailak Estonian egindako jardunaldi tekniko batzuetan parte hartu du

Saioak azaroaren 2an eta 3an Zamudion eta Iurretan egindakoen jarraipenak dira

2018(e)ko maiatzaren 17a, osteguna - 12:24etan eguneratua

Segurtasun sailak Tecnaliaren eskutik, Europako Related Proiektuaren baitan Tartun (Estonia) antolatu diren jardunaldi teknikoetan parte hartu du

Segurtasun sailak Tecnaliaren eskutik, Europako Related Proiektuaren baitan Tartun (Estonia) antolatu diren jardunaldi teknikoetan parte hartu du

Galería Noticia

Segurtasun sailak Tecnaliaren eskutik, Europako Related Proiektuaren baitan Tartun (Estonia) antolatu diren jardunaldi teknikoetan parte hartu du

BILBO. Segurtasun Sailak, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren bidez eta Tecnaliaren eskutik, Europako Related Proiektuaren baitan Tartun (Estonia) antolatu diren jardunaldi teknikoetan parte hartu du. Jardunaldien helburua proiektuaren lan-taldeetan (WP) aurrera egitea da Ertzaintzaren Iurretako basean eta Belgradeko (Serbia), Tartuko (Estonia) eta Vingeko (Danimarka) era ezberdinetako guneetan instalatuko den konfort-sistema jasangarri eta efizientea diseinatu ahal izateko.

Konfort-sistema hori tenperatura baxuko sareen teknologian, energia transferitzeko sistema efizienteetan oinarrituko da, eta eguzki-energia aprobetxatzen duten fatxaden eta bero-ponpen laguntzaz sortutako tenperatura baxuko fluxuak dituzten hodien bidez eraikinetan konfort handiagoa lortzea da helburua. Proiektuak Europako Ekonomia Erkidegoaren laguntza eta finantzazioa du teknologia hori proiektuan parte hartzen duten Europako herrialdeetan ezar dadin.

Jardunaldiak maiatzaren 15ean, 16an et 17an egin dira Tartun (Estonian), eta 2017ko azaroaren 2an eta 3an Tecnalia Korporazio Teknologikoaren Zamudioko instalazioetan eta Ertzaintzaren Iurretako egoitzan egindakoen jarraipena dira.

Segurtasun Sailaren izenean Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Azterlanak eta Proiektuak eta Instalazioak eta Segurtasuna atalek parte hartu dute. Segurtasun Sailaz gainera, topaketan beste hainbat erakundek eta enpresak ere parte hartu dute, besteak beste, programaren sustatzailea den Tecnaliak, Energiaren Euskal Erakundeak, Industrias IMAR enpresak, Komunikazio tailerrak eta Suediako, Norvegiako, Belgikako eta Poloniako hainbat enpresaren ordezkariek eta fabrikatzaileek. Bisitan delegazioa hiriari ur beroa eta elektrizitatea hornitzen dizkion biomasako energia-instalazioan izan da, eta bisitari amaiera emateko Estoniako Museo Nazionaleko klimatizazio-gela ikusi du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120