Zirrikituetatik begira

‘Carmen eta Lola’

Josu Torre - 2018(e)ko maiatzaren 17a, osteguna - 06:00etan eguneratua

SUEZIAKO gobernuak, duela sei urte, zinema eta beste jarduera kulturalei finantziaketa berbera ematea legeztatu zuen emakume zain gizonezkoak eginak izan. Normala ematen du bat batean baina egin begirada munduan zehar ea beste inon holakorik (ez) dagoen jakiteko. Froga edarra, kasurako, egunotan martxan den Cannes-ko zinema jaialdiaren aitzakian ikusi ditudan datuak. Jadanik daramaten 71 edizioetan -1946.etik harrezkero- ehunka pila bat zuzendariren artean 82 soilik izan dira andrazkoak eta, hauetatik, bi bakarrik sari nagusia eraman dutenek. Honetan (ere) ez naiz aditua baina benetan arreta eragin didan zer edo zer aipa-tzeke ez naiz geldituko.

Historian inoiz baino gehiago dago eszenan eta gizartean gizon eta emakumeen arteko desoreka, ia bizitzaren atal guztietan. Beste alor batera joanez, arrazismoa ere -ismo den heinean- disimulatu nahi dugun arren, berehala azalaratzen da azal hori hazkatu orduko. Etorkinen berri ematen denean bezala, urteak eta mendeak gure artean txertatuak dauden ijitoak aipatzen ditugunean. Badira gune gutxi batzuk, hirietako auzo bakartiak haiek eskubide eta duintasunez dabiltzanak. Gehienetan, ordea, ez daude ondo ikusiak.

Desoreka batetik eta marginazioa bestetik -jakina da ijitoen artean emakumeak duen rol-a ere- ildo eta helburutzat hartu ditu, Bilbon sortua izan arren, Madrileko Arantxa Echevarria (horrela idazten du hark) zine zuendariak, izenburuan diodan Carmen y Lolafilma egiteko orduan. Atreben-tzia, ausardia, indarra eta kemena behar dira bakarrean -produkzio lanak ere bereak ei dirah horrelako ekimen bati eusteko. Behin eremu horretan barneratuz, larriena, latzena oraindik esan ez dudalako. Alegia, Arantxaren filmako protagonistak, neskak, ijitoak eta lesbianak direlako. Bai, irrikan nago, zinez, 16/17 urteko bi nerabe edo gaztek elkarri dioten maitasuna, horren ondorio eta enparauak erakusten duen pelikula ikusteko. Irrikan, aurretik, Cannes-ko epaileek nolako arreta egingo dien filma berari edo, haientzako ezezagun den, Arantxa zuzendariari. Nik hoberena opa diot.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120