DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Igeriketa artistikoa

Itsaso azpian

AURREKO ASTEBURUANBIZKAIKO ESKOLARTEKOJOKOAK ABIATU ZIREN,LURRALDEAN BANATUTAKOHAINBAT JARDUERAREKIN.IGERIKETA ARTISTIKOAKSESTAON OSPATU ZUENBERE JARDUNALDIA

Miriam Rodríguezen erreportajea - 2018(e)ko maiatzaren 17a, osteguna - 11:05etan eguneratua

votos |¡comenta!
Azken janurdaldia datorren ekainaren 3an egingo da

Azken janurdaldia datorren ekainaren 3an egingo da

Galería Noticia

  • Azken janurdaldia datorren ekainaren 3an egingo da
  • Azken janurdaldia datorren ekainaren 3an egingo da

ITSASO azpian, itsaso azpian, alai bizi zara sirena izanez, zoriontsua zara”, abesten zuen Sebastian karramarroak Disneyren Sirenatxoa film entzute tsuan. Abesti gogoraerraz horrekin, neska bikote berezi-berezia sartu zen igerilekuan. Txikiak, oinarrizko ikasgaiak ikasteko prozesuan, eta beren aurpegietan, irribarrea. Eskuak mugitzen zituzten olatuen antzera, benetan itsasoan egongo balira bezala. Urduri zeuden, baina koreografia burutu zuten ikusleen txaloekin.

Beste bikote bat sartu da. Nagusiak dira, haien musika berriagoa da. Koreografia egin dute Bruno Marsen Uptown funk erritmora, oso keinu landuekin eta haien abestiarekin bat zetorren interpretazioarekin. Harrokeria pixka bat funkyrekin nahasia. Minutu batzuk geroago, funkyren ostean musika brasildarraren erritmoa etorri zen. Bozgorailuetatik abestien pot-pourria en tzuten da, Sergio Méndezen Magalenha besteak beste. Itzulipurdiak, jauziak eta musika brasildarrarekin bat zetorren bainujantziak.

Hori guztia aurreko igandeak Sestaoko Las Llanas udal kiroldegian egindako igeriketa artistikoaren erakusketaren adibidea besterik ez da, Bizkaiko Eskolarteko Jokoak direla eta. Aurreko urteetan ez bezala, aurten ekitaldian parte hartu duten kirolak ez dira egoitza bakar batean elkartu, baizik eta hainbat udalerritan banatu dira. Horrela, abiadurako irristaketa eta hockey linea Igorren egin dira, pala Zeanurin, saskibaloia Usansolon, herri kirolak Arrigorriagan eta igeriketa artistikoa Sestaon.

Azken kirol horrek ez zuen finalik egin, denboraldian egindako jardunaldien parte izan baitzen. Oraingoan, Sincro Sestao, Etxebarriko Urbarri eta Portugaleteko Nautikoko klubak elkartu ziren. Guztiek errutina batzuk egin zituzten, eta iraupena hiru minutu ingurukoa izan zen. Las Llanaseko igerilekuetan hainbat motatako koreografiak ikusi ahal izan ziren, bikotetan edo taldetan. Txikienak ez galtzen saiatzen ziren, eta nagusiek ordura arte ikasitako guztia erakutsi zuten.

Ikuskizunean igerilari guztiek egin zuten distira hiru minutuetan musika onaren erritmora. Egia esan, igeriketako nazioarteko federazioak orain igeriketa artistikoa deitzen duena osasuntsu dago Bizkaian. Oraindik klub gutxi badaude ere, aurrekoek eta Gallartako Meatzaldeak inskripzioak igotzen dituzte urtero.

“Neska txiki ugari daude, eta hori ona da, baina igerilariek 18 urterekin uzten dute. Kirolari lotuta jarraitzen dute behintzat, entrenatzaile edo epaile bihurtzen direlako”, azaldu du Sincro Sestaoko presidenteak. Urtean zehar eskolarteko liga egiten da, hiru jardunalditan banatuta: Lehenengo, figuren jardunaldia egiten dute, ondoren, figurena eta taldeena eta, azkenik, figurena, taldeena eta konbinatuak. Figuren jardunaldian batzuk derrigorrez egin behar dira kategorien arabera, hau da, igerilari guztiek berberak egin behar dituzte, txapelketan eskatzen baitira. Ondoren, hautazko figurak daude. Askotakoak daude aukeratzeko. Beraz, zozketa egiten da eta tokatzen direnak.

Bigarren jardunaldian, gauza bera egiten da baina taldetan ere bai, eta hirugarrenean konbinatuak sartzen dira. Errutina guztiak nahasten dira. Taldeen koreografiek banakakoa, bikotea, hirukotea eta talde osoa izan behar dituzte uneren batean.

Eskolarteko egutegiaren azken jardunaldia datorren ekainaren 3an egingo da Etxebarriko kiroldegian, eta Urbarri klubak antolatuko du. Ostean, Bizkaiko errutina libreen txapelketa helduko da, eta horiei Estatuko txapelketek jarraituko diete kategoria guztietan. Asteburu honetan Bizkaiko Eskolarteko Jokoen bigarren eta azken jardunaldia egingo da. Kirol berriek beren finalak egingo dituzte, eta beste batzuek beren egutegiko jardunaldi bat edo erakusketa bat egingo dute. Horrela, irristaketa artistikoak bere jardunaldia Usansoloko kiroldegian ospatuko du larunbat goizean eta arratsaldean;saskibaloiko finalak Lemoan izango dira, eta horiek ere larunbatean izango dira, 10:30ean eta 12:30ean. Eskupilota ere egongo da Zeanurin, heziki Lasesarreko kiroldegian Barakaldon, eta futbol 7, futbol 9 eta futbol 11ko finalak Fadurako zelaietan, Getxon. Azkenik, igandea gimnastika erritmikorako eta aerobicerako gordeko da, eta Landako kiroldegian izango dira, Durangon. 10etan hasiko da jardunaldia.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120