40. urteurrena

Uribarri Konpartsak 1.000 patata errazio banatuko ditu larunbatean Trauko kalean

“Uribarriko bilbainada hutsa da urteurrenak merezi duelako”, esaten dute.

2018(e)ko maiatzaren 17a, osteguna - 10:54etan eguneratua

Konpartsakideek lapiko erraldoi bat fabrikatu dute: 170 zentimetroko diametro, 50 zm-ko altuera eta 160 kiloko pisua ditu

Konpartsakideek lapiko erraldoi bat fabrikatu dute: 170 zentimetroko diametro, 50 zm-ko altuera eta 160 kiloko pisua ditu

Galería Noticia

Konpartsakideek lapiko erraldoi bat fabrikatu dute: 170 zentimetroko diametro, 50 zm-ko altuera eta 160 kiloko pisua ditu

BILBO. 1978an jaioa eta Bilboko Aste Nagusiaren aintzindarietakoa den Uribarri Konpartsak maiatzaren 19an 40 urteurrena ospatuko du egun osoan zehar izango den jardunaldi batekin. Besteak beste, errioxar erara prestatutako 1.000 patata errazioen banaketa eta Inaxio Perurena harri-jasotzailearen erakustaldia izango dira. Hain zuzen ere, Uribarriko konpartsakideek doan izango den banaketarako hedadura handiko lapiko bat fabrikatu dute.

Bilboko Konpartsak Federakundearen kidea den Uribarri Konpartsak Aste Nagusiaren hasieratik bizirauten duten zortzi konpartsetako bat da eta Uribarri auzoko gizarte eta kultura sustatzea du helburu. 100 konpartsakidetik gora larunbat osoan Trauko kalean izango den ekitaldian lagunduko dute.

Jaialdi izugarria prestatu du konpartsak. Haur tailerrak, erromeria, lehiaketak, sariak edo txokolatada bat, besteak beste, antolatu dituzte konpartsakideek. Gainera, Trauko kalean ere, Inaxio Perurenak bere entrenamendua jarraituko du harriak altxatuz.

Urteurrenaren jaialdian, konpartsak errioxar erara prestatutako 250 kilo patata eta 500 txorizo egingo ditu, hurbilduko direnen artean 1.000 errazio banatzeko asmoz. Horretarako, goizeko lehen ordutik, konpartsakideek lapiko handiaren prestaketa burutuko dute. Horretarako, Uribarriko konpartsakideek beraiek altzairu herdoilgaitzaz, 170 zentimetroko diametroa, 50 zentrimetroko altuera eta 160 kiloko pisua dituen lapikoa fabrikatu dute. Uribarri auzora atoi batekin eraman dute. “Uribarriko bilbainada hutsa da;urteurrenak merezi duelako eta auzo osoak parte hartzea ospakizunean nahi dugulako”, nabarmentzen du konpartsako arduraduna den Nagore Ziluagak.

Ospakizuna 11.00etan hasiko da haur tailerrekin. 12:00etan Inaxio Perurenaren erakustaldia izango da eta 13:00etan auzoan zehar tabernaz taberna txistupoteo egingo da. Gero, 13.30ean, doan, bazkariaren banaketa hasiko da. Arratsaldean, 16:30ean musa, tutea eta igela lehiaketak izango dira. 19.30tik aurrera, Basajaun taldeak musika jarriko du erromerian. Amaitzeko, 21.30ean, sariak banatuko dira.

Uribarri Konpartsak orain dela 40 urte Aste Nagusia abian jartzeko izan zuen espiritua mantentzen du. Izan ere, Bilboko lehen Aste Nagusiaren konpartsetako bat da. Gaur egun San Nikolas elizaren ondoan kokatutako txosna erreferentzia bat da konpartsen artean eta bere konpartsakideek hainbat ekintzatan parte hartzen dute urtean zehar, Bilbon zein Uribarri auzoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120