DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
itsasoari bisibilitatea emateko helburuarekin

Europar Itsas Eguna ospatu da Pasaian

Europako Itsas Eguna Europa osoan ospatzen da eta bere helburua itsasoari bisibilitatea ematea eta Europako biztanleen artean berau zaintzearen garrantzia azpimarratzea da, batez ere txikienen artean.

2018(e)ko maiatzaren 16a, asteazkena - 13:51etan eguneratua

votos |¡comenta!
Itsas eremuko hainbat elkartek Europar Itsas Eguna ospatu dute Albaola Itsas Kultur Faktorian hainbat haurrekin batera

Itsas eremuko hainbat elkartek Europar Itsas Eguna ospatu dute Albaola Itsas Kultur Faktorian hainbat haurrekin batera (Albaola.com)

Galería Noticia

  • Itsas eremuko hainbat elkartek Europar Itsas Eguna ospatu dute Albaola Itsas Kultur Faktorian hainbat haurrekin batera

BILBO. Europako Itsas Eguna Europa osoan ospatzen da eta bere helburua itsasoari bisibilitatea ematea eta Europako biztanleen artean berau zaintzearen garrantzia azpimarratzea da, batez ere txikienen artean. Horretarako, hainbat itsas ekimen burutzen dira Europa osoan.

Egun honen antolatzaileak honakoak dira: Untzi Museoa, Aquarium San Sebastian, NaBegavela, Mater Museoa eta AZTI. Aurten Albaola izan da antolatzaile, badian ospatuko den Pasaia 2018 Itsas Festibalarekin bat eginez. Ekitaldia gaur goizean burutu da Albaola Itsas Kultur Faktoirian.

Aurreko urteetan bezala, ekintza ikastolatik etorritako 8 urteko 50 haur izan dira. Haur hauek apirilean zehar itsasoko mikro-plastikoei eta zaborrei buruz aritu dira lanean eta baita gure itsasoak zaintzearen eta modu jasangarrian gozatzearren garrantziaz. Gai honi buruzko pintura lehiaketa bat egin da eta margolan irabazleak Albaolan jarriko dira ikusgai.

Irabazleek Beti Aitxe ontzian nabigatu dute Navegabelarekin, Azti tecnaliaren laborategiak bisitatu ondoren.

Ondoren, denek Albaola bisitatu dute eta bertan Europar Itsas Egunaren erakunde antolatzaileetako ordezkariek hitzaldi bat eskaini dute itsasoak zaindu beharrari eta itsas zaborren arazoari buruz. Conservas Olasagastik ere ekitaldian parte hartu du, jolasen bidez haurrei itsasoa nola zaindu irakatsiz eta sari txiki batzuk emanez arazo honi buruz hausnartzera animatuz. Mala Gissona garagardo marka aintzinako baleazaleengan inspiratzen da eta berak ere parte hartu du egun honi loturiko edizio berezi bat atera bait du.

Museoa eta San Juan baleontzia bisitatu ondoren, txikienak arotza bihurtu dira egun batez eta Albaolak eraikitako zurezko ontzi batzuk muntatu eta margotu dituzte.

Ekitaldiko une hunkigarria berriki joan zaigun Francisco Pizarroren familiak jarri du. Pizarro, CIMASUBeko, -Donostiako Urpeko Zinema Zikloa- sortzaile eta bultzatzaile izan zen. Bere alargun Regina eta bere bilobak izan dira ontzi txikietako bat margotu eta mezuz bete dutenak.

Ondoren, zenbait haurrek eta erakunde parte hartzaile bakoitzeko ordezkari banak Navegabelaren Beti Aitxe ontzitik jaurti dituzte itsasora ontzi hauek.

Ontzi hauen jarraipena egin ahal izango da, posta elektroniko helbide bat eta telefono zenbaki bat baitute laserrez grabatua. Honela, kostaldean aurkitzen dituenak koordenadak eman ahal izango ditu, zaborrek itsasoan eta kostaldera iritsi eta gure itsasertzak zikindu arte zein jokabide duten jakin ahal izateko. Ekitaldi honekin Europar Itsas Eguna bukatutzat eman da.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120