Zirrikituetatik begira

Eskurik onenean

Josu Torre - Martes, 15 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

LAUROGETASEI milatik gora lagun aurkeztu dira Osakide-tzak eskaintzen dituen hirumila eta gutxi lanpostu trinkoetariko bat lortu bidean. Europako rugby finalak Bilbora erakarri dituen zaleen beste inguru. Hauek, asteburu alai eta jaigirotsu bat bizitzera, EHtik ez ezik Frantzia, Erresuma Batu eta Irlandatik etorriak batipbat;haiek bertokoagoak eta inguruko lurraldetatik etorriak. Gure osasunaren inguruan lan egiteak zein garrantzi duen atzemateko ez da Bizkaiko Urdulizera bisita egitea besterik. Ospitale txiki bat eraiki eta irikitzea aski izan da ehunka etxebizitza berri haren inguruan eraiki izateko. Ehunka esan dut eta ezelako esagerazio gabe;han daude.

Adinean aurrera goazenok aurrekari nabarmenak ditugu korronte hau ulertzeko. Lehenik, baserri giroan zelako boom-a sortu zen 1950 eta 60ko hamarkadetan fabrikara joateko. Gaztetxo izan arren, gogoan dut nire inguruan norainoko irrika eta ardura, zer moduzko entxufe edo lagun bilatzeak baserritik atera -edo atera gabe- etor-tzen hasia zen industrian kolokatzeko. Haueri, industriei, lur zoruak modu egokian eskaini ere bai, gehienetan, salmentaren diruaz gain, lanberri horretan lekutxo bat eskuratzea lortuz.

Demokraziaren garaiarekin batera, hirugarren -edo laugarren, oraintsu kooperatibak aipa gintuelako- giza klasea abiatu zen, gure inguran behin-tzat, funtzionarioa. Nire garaikideen artean Diputazioan, Jaurlaritzan edo antzeko nonbaiten sartzen saiatzen ez zena txarto begiratua zegoen. Haserretu egin zitzaidan lagun bat ea Diputazioa zeru ote zen galdetu nionean. Zerua delako, teorian, gerorako mundu guztiak espero duen lekua. Zorionez, milaka gara holakoetara nahi edo ahal izan ez dugunok, gizarte anitza osatzeko beharrezkoak geralako.

Osakidetzako azterketak sekula baino arduretsuago artatu izana ez da kasualitate bat oraingoan. Zinez eta irrikaz espero dut postua lortzen duten 3.232 horiek daudenetik onenak, hoberenak izatea. Eta orain artekoak ere bai. Lerro hauek irakurtzen zaudeten une honetan kateterismo bat jasatzen nagoelako Gurutzetan eta eskurik hoberenean egotea espero dut.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120