Talaieroa

Aro eta aukera berriak

Erramun Osa - Martes, 15 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

GAURKO egunkarietako goiburuak jasoko duen gertaera da: Kataluniak bere Parlament-ak izendaturiko presidentea dauka. Ez da bide erraza izan, ez eta izendatua, beharbada, gogokoena. Besteak beste Espainiako Auzitegi Gorenak eskubide zibil eta politikoen jabe diren beste hautagai batzuen eskubideak urratuz, aukeratuak izateko zuten eskubidea ezerezean laga dituelako. Nolanahi ere, Kataluniako autogobernu erakundeen eta Parlament-aren beraren eskumenak baldintzatu dituen 155. artikulua alboratzeko garrantzi handiko urratsa egin da.

Hemendik aurrera egiten den bideak erakutsiko digu gauzak onbideratzen ote diren. Kataluniako herritarren zati esanguratsu baten eskakizunak gauza-tzeko ahaleginik egiten ote den, elkarrizketa eta adostasun politikoa makulutzat hartuz. Politikak herritarren kezkak bidera-tzeko tresna bilakatu behar du, demokratikoki eta bake bideak erabiliz azaldutakoa gauzatzeko erreminta eragingarri bilakatu behar du, alferrikako zerbait bihurtuko ez bada!

Espainiak txipa aldatu behar du, ezinbestean aldatu ere, baldin iraungo badu! Areago, Espainia gobernatzeko bokazioa duten alderdiek duten ikuspegia eraldatzeko urratsak egin behar dituzte. Ezin esan baitaiteke indarkeriarik ezean dena dela defendagarri eta eztabaidagarri... herritarren artean sostengu zabala duten eskakizunak gauzatzeko heldulekurik ez badago!

Eta, XXI. mendera ekarri beharreko ikuspegi horretan Espainiaren lurralde-ikuspegia dago. Herritarren borondateen gainetik ezin ezar daiteke estatuaren ikuspegi jakin bat, etengabe, nazio, hizkuntza eta kultura gutxiagotuei bizkarra erakusten dizkiena.

Batzuek legea eta araubideak agintzen dituen prozedurak aipatzen dituzte, gidalerro eta muga gisa. Gertatzen dena da, batzuek Espainiako Gorteetako gehiengoak baliatzen dituztela eskakizunei entzungor egin eta ezerezean uzteko... eta horrela ezin da! Horrela, gauzak usteldu egiten dira, ez besterik! Alde bakar bati etengabe ezartzen baitzaio adostasunera iristeko obligazioa, beste aldeak, mahaian esertzeko ahaleginik ere egiten ez duen bitartean. Gauzak onbideratuko lirateke Espainiako herri-aginteen eta tokian-tokikoen arteko harremana simetrikoa balitz, eta guztiek hitz egiteko eta akordioetara iristeko eginbeharra balute.

Aro eta aukera berria, bai! Abertzaletasunaren aldetik ere bai! Abertzaleen eginbeharrik behinena, sekula ahaztu behar ez dena, bakoitzaren lurraldean ahalik adostasun sozialik zabalena erdiestea baita. Egitasmo baten inguruabarrean ahalik akordio zabalena lortu behar baita autonomiatik errepublikara arteko tartea igaroko bada. Ondorioz, gizartea zatitu dezaketen alde bakarreko erabakiak, kohesioa pitzatu dezaketen ekintzak baztertu behar ditu burujabetzaren noranzkoan eginahalak egin nahi dituenak. Lan lasterra, batzuetan, alperra bilakatzen baita!

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120