“XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” programa

Clara Usón idazlea egongo da Bidebarrietako kulturgunean ostegun honetan

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 10:49etan eguneratua

Clara Usónek (Bartzelona, 1961) Emakumeentzako Lumen Saria lortu zuen “Las noches de San Juan” bere lehenengo eleberriarekin

Clara Usónek Emakumeentzako Lumen Saria lortu zuen “Las noches de San Juan” bere lehenengo eleberriarekin

Galería Noticia

Clara Usónek (Bartzelona, 1961) Emakumeentzako Lumen Saria lortu zuen “Las noches de San Juan” bere lehenengo eleberriarekin

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloari berrekingo dio ostegun honetan, maiatzaren 17an, Sandra Mozarovski hirurogeita hamarreko hamarkadako destapeko antzezlearen heriotza misteriotsuaren kasu errealean oinarritutako El asesino tímido (Seix Barral) bere azken eleberria aurkeztuko duen Clara Usón idazlearekin.

Elena Sierra kazetariak gidatuko duen ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte.

El asesino tímido Trantsizioko Espainian girotutako eleberria da, eta, itxuraz 18 urterekin bere buruaz beste egin zuen destapeko antzezlearen, Sandra Mozarovskiren, heriotzaren gertakari ilunean oinarritutako istorioa kontatzen du. Diplomatiko errusiarraren alaba zen eta herrialdeko goi mailarekin erlazionatuta zegoen neskaren kasua ez zen inoiz argitu, eta hirurogeita hamarreko hamarkadako gizartea astindu zuen.

Gertakari lazgarri hura erabiltzen du Clara Usónek laurogeiko hamarkadan berak bizi izan zuen mugarik gabeko gaztaroa, amarekin izan zuen harreman konplexua eta ezusteko hiru pertsonaiaren bizitza kontatzeko: Camus, Wittgenstein eta Pavese. Etorkizuna euren eskuetan daukatela argi eta garbi duten bi neska gazteren bitartez bizitzaren esanahiari, gazteen itxaropen itsuei eta bizirauteko eraikitzen dugun kontakizunari buruz hitz egiten digun intrigaz betetako traman nabarmen agertzen dira filosofiako gai garrantzitsuak.

Clara Usónek (Bartzelona, 1961) Emakumeentzako Lumen Saria lortu zuen “Las noches de San Juan” bere lehenengo eleberriarekin. Ondoren “Primer vuelo” (2001) eta “El viaje de las palabras” (2005) lanak argitaratu zituen. 2006an “Perseguidoras” laugarren eleberria kaleratu zuen, eta kritikak, sormena bere estilo marka bilakatu duen lehen mailako idazlea ikusi zuen bere ibilbidean. 2009an, Clara Usónek Biblioteca Breve saria irabazi zuen “Corazón de napalm” eleberriarkein. Horrez gain, “La hija del Este” (2012) lanarekin Kritikaren Saria, Ciutat de Barcelona Saria eta Kultura Mediterraneoaren Saria irabazi zituen.

“XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloa iaz inauguratu zen, irakurleen aldetik ere harrera bikaina jaso duten literatura garaikideko emakume idazleengan zentratzeko helburuz. Orain harte topaketa hauetan parte hartu dutenak hauek izan dira: Dolores Redondo, Eva García Sáenz de Urturi, María Oruña, Almudena Grandes, Alicia Giménez eta Najat El Hachmi.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120