inoiz baino gehiago

10.593 pertsona hubildu dira Bilboko FANT zinemaldiaren 24. ediziora

Ikus-entzuleen Saria lehen aldiz eman da eta "Tigers are not Afraid" filmak lortu du

EP - 2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 13:43etan eguneratua

Galería Noticia

FANT 2018 - Resumen Completo (Proyección Clausura)ReproducirFANT XXIV. edizioaren kartela.

10.593 pertsona hurbildu ziren zine emanaldietara eta jarduera paraleloetara. FANT 24k, Sekzio Ofizialeko Rainer Sameten “November” film luzean eta Paul Urkijo FANTROBIA 2018 saridunaren lehenengo film luzea den “Errementari” lanaren emanaldi berezietarako, txartelak ez direla geratzen jakinarazi behar izan du hainbat kartelen bitartez. 

BILBO. Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 10.593 ikus-entzulerekin bukatu du 24. edizioa, hau da, iaz, zinemaldiaren historian orain arteko ikus-entzule gehieneko urtean baino %6 gehiago. Horrela, FANTek zazpi urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Programatutako 50 emanaldi baino gehiagoetatik, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Sail Ofizialeko Rainer Samet-en "November" film luzean eta Paul Urkijo Fantrobia 2018 saridunaren "Errementari" lanaren emanaldi berezian. Horrez gain, Sail Ofizialeko "The Endless" eta "Matar a Dios" filmetan eta nazioarteko film laburren saioan, ikus-entzule kopurua areto osoaren %90 ingurukoa izan zen.

Campos Antzokiko inaugurazio ekitaldiak eta lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren proiekzioak izan duten "harrera bikaina" ere goraipatu dute antolatzaileek. Horrez gain, 920 pertsona joan ziren Pre-FANT egitarauko emanaldietara, zinemaldiaren aurreko astean, eta 1.520 ikasle hurbildu ziren FANTEskola saioetara.

Halaber, edizio honetan lehen aldiz eman da Ikus-entzuleen Saria, eta Issa López-en, "Tigers are not Afraid" film luzeak lortu du, aretoan 4,46ko puntuazioa lortuz (5etik). Azkenik, 1.200 pertsona jaso dituen doako sarrerako bigarren aretoak batez besteko okupazio maila ona lortu du, %65era helduz Tobe Hooper eta George A. Romeroren klasikoen emanaldietan. Panorama Fantastikoa Saileko emanaldietara joandako jende kopuruak ere gora egin du aurten, %60 inguruko batez besteko okupazioarekin.

Bestalde, aurten ere, generoaren zaleek zinemagileengana hurbiltzeko eta emanaldiak komentatzeko aukera izan dute, Sail Ofizialean lehiatu diren beren filmak aurkezten izan baitira Issa López, Albert Pintó eta Caye Casas, Justin Benson eta Aaron Moorhead, Karl R. Hearne, Marc Martínez, Maurice Haeems eta Lucio A. Rojas. Horrez gain, Panorama Fantastikoa Saileko egileak ere egon dira, besteak beste, Andrés Goteira, Norberto Ramos edo Marcelo Schapces.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120