Amatasun eta Zoru pelbikoaren ikastaroak

Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu

Deia - 2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 13:17etan eguneratua

Zoru pelbikoaren ikastaroa, ekainean izango da, 4, 11 eta 18an, 18:00etatik 19:30era, Amorebieta-Etxanoko anbulatorioan. Bigarrena, amatasun ikastaroa, ekainean ere izango da, 5, 12 eta 19an, 17:00etatik 19:00etara Zelaieta Zentroan. Interesatuta dauden emakumeek, gaurtik aurrera izena emateko aukera izango dute, 946 300 190 telefono zenbakira deituz edo berdintasuna@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Zornotzako Udalak amatasunari buruzko tailer bat ere eskainiko du. Gune honetan tresna bi landuko dira emakume-amek beraien amatasuna bizitzeko leku desberdin bat eraiki dezaten. Tailerrean bakoitzak bere buruarekin egin beharreko negoziazioak landuko dira, norbera den benetako ama horrekin bateragarria den amatasun bat bizi ahal izateko, bakoitzak dituen aukerak eta inguruabarrak kontuan hartuz. Emakumea horrenbeste mugatzen duten usteak ere landuko dira, sortzen diren emozio zailak eta emakumea geldiarazten dutenak (esaterako errua) eta, nola ez, gorputza.

Tailerra ekainaren 5, 12 eta 19an egingo da, 17:00etatik 19:00era Zelaieta Zentroan. Gainera, etorri nahi duten amek horretarako aukera izan dezaten, haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako. Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik. Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.

Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, Amorebietako anbulatorioan ikastaro bat egingo da datorren ekainaren 4, 11 eta 18an. 18:00etatik 19:30era izango da.

Interesatuta dauden emakumeek gaurtik aurrera izena emateko aukera izango dute maiatzaren 29ra arte, 946300190 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120