Aste nagusian

“Bertako Pop Rocka" erakustaldiko edizio berria martxan dago

Erakustaldian izena emateko epea hasiko da bihar Bilboko Udalaren webgunenan

2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 12:25etan eguneratua

“Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local de Aste Nagusia” 33. edizioa

“Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local de Aste Nagusia” 33. edizioa

Galería Noticia

“Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local de Aste Nagusia” 33. edizioa

Hasi da atzera-kontaketa “Aste Nagusiko Bertako PopRocka-Pop Rock Local” erakustaldiko 33. ediziorako. Bizkaiko musikarien topagune, gaur ezagun diren hainbat taldek parte hartu du urte horietan guztietan.

Erakustaldi honi esker, 512 taldek eta bakarlarik ezagutarazi dituzte euren lanak;gaur musikaren arloan ezagun diren izen askok erakustaldi honetan eman zituzten aurreneko urratsak: Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel eta abar.

“Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” Erakustaldia musikan bere bidea egin nahi zuten Bizkaiko taldeei bultzada emateko asmoarekin sortu zuen Bilboko Udalak 1985ean. Erripa Kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketaren eszenatokiak. Gaur egun Bilborocken egiten da.

METAL FOR THE CREW Elkartearen eta Beste Jack Kultur Elkartearen lankidetza du lehiaketak. Ikus-entzule leialak ditu, urtero-urtero, batez beste, 5.000 pertsona bertaratzen baitira talde guztien kontzertuetara. Guztira, 190.000 ikus-entzule baino gehiago izan dira erakustaldia sortu zenetik.

IZENA EMATEA ETA BALDINTZAK

Deialdia zabalik egongo da udal webgunean maiatzaren 16tik ekainaren 15era arte. Parte hartu nahi duten taldeek Bizkaikoak izan behar dute;gutxienez kide bat eduki behar dute Lurralde Historikoan erroldatuta. Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Andrazkoek osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute aukeraketa egiten denean.

Izena emateko, gutxienez lau tema original aurkeztuko dituzte, baita biografia, argazkia eta harremanetarako datuak ere. Aukeratzen diren taldeek lehentasuna emango diote Erakustaldiko emanaldiari, Aste Nagusiko beste edozeinen aurretik;kontzertua, gutxienez, 45 minutukoa eta gehienez 50ekoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120