DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Bermeo Tuna World Capital

Ana Urkiza - 2018(e)ko maiatzaren 14a, astelehena - 06:00etan eguneratua

votos |¡comenta!
Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

  • Columnista Ana Urkiza

dATORRENasteburuan, maiatzaren 18tik 20ra, Bermeon Arrain Azoka izango da. Aurtengoan, ostera, berritasun handi batekin: “Bermeo Tuna World Capital” izeneko egitasmoa aurkeztuko da bertan, zeinetan, betiko ohiturek eta gaur egungo berrikuntzek bat egingo duten. Besteak beste, Basque Culinary Centerrek showcooking-a eskainiko du stand-ean eta Bermeoko herriaren Euskaraldia egitasmoa aurkeztuko da bertan.

Zer zerikusi du atunaren arrantzak goi mailako sukaldaritzarekin eta zer euskararekin? Ba, ezer ere ez eta dena, behar den bezala kontatzen eta haria eramaten jakinez gero. Eta horixe da Bermeoko Turismo Agentziak, Arrantza Zuzendaritzak eta Udaletxeak egiten jakin dutena. Bideo bat prestatu dute azoka promozionatzeko eta bideoa ikustea besterik ez dago “Bermio lakorik ez dago”ela jakiteko: bertan ageri dira gizon eta emakumeak, zaharrak eta gazteak, herrikoak eta kanpokoak… bertan jasotzen da itsas bizitzaren nondik norakoa, herri arrantzalearen izaera, bizitzari aurre egiteko filosofia… eta Bermeoko hizkuntza ederra. Bertan batzen dira berdintasuna, integrazioa, nortasuna, izaera, eta “geure geuzek esateko erie”, bideoan esaten den bezala…

Eta Bermeoko herriak, ekimen honekin, munduari begira hitz egiten hasita dauden Euskal Herriko beste hainbat herri eta ekimenekin bat egin du, hala nola, San Sebastian International Film Festival, Elgoibarko Digital Grinding Innovation Hub, Urdaibai Bird Center, Gasteiz Green Capital, Zumaia Flysch Trail, Bilbao Exhibition Center, Goierri Valley, Basque Culinary Center, etab.

Munduari leihoak irekita bizi diren herri eta hirien konstelazio txiki bat sortzen ari da gurean, zer esateko eta zer erakutsia daukatenez osatzen doana eta, gainera, nola kontatu ere asmatu dutenak.

Gainera, ba al dago atuna baino arrain ederragorik? Txapa gainean erreta lagunen artean jaten denak ez du munduan preziorik.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120