maiatzaren 17an

Euskal Barrokensemble Arriaga Antzokira itzuliko da antzinako errepertorioarekin lan egitera

Kontzertuan oso abesti ezagunak eta jende gehienak ezagutzen ez dituen beste harribitxi batzuk uztartuko dituen errepertorioaz gozatuko dugu

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 14a, astelehena - 11:24etan eguneratua

Euskal Barrokensemble.

Euskal Barrokensemble.

Galería Noticia

Euskal Barrokensemble.

Euskal Barrokensemble, Enrike Solinis buru duen taldea, Arriaga Antzokira itzuliko da. Antzinako errepertorioarekin lan egitera oso ohituta dagoen taldeak, bizirauteko, ezagutzeko eta konkistatzeko iturri berrien bila itsasoak zeharkatu zituzten eta urruneko leku haietako herrien arteko kultura eta etnia aniztasuneko harremanetik sortutakoari begiratzen dio oraingoan.

BILBO. Zehatzago esanez, harreman horietan oinarrituta, eraldatuz joan den eta emaitza gisa euskal musika kultura berriztatua sortu zuen musikan zentratzen da Basques (honela izendatu dute proposamen hau). Urruneko leku haietan musika tradizio berria sortu zen, eta horrek euskaldunena eta horiek mundua ikusteko zuten modua ere aldatu zituen.

Euskal Barrokensemble taldeak, joan-etorriko kontzeptua irudikatzen duten abesti horien artetik ikus-entzuleei hogei inguru hurbilduko dizkien kontzertua proposatzen du, euskal kulturari beste kolore bat eman zioten musikak. Neurri handian, jende gehienak ezagutzen ez dituen arren, intentsitate osoz gozatzea merezi duten abestiak dira. Eta Euskal Barrokensemble musika ezagutza autoktonoaren transmititzaile bilakatuko da berriro, sustraietatik mundura, eta alderantziz, egiten den benetako bidaia eskainiz. Halaber, eskenatoki gainean Donostiako Orfeoi Gazte &Txikiaren kideetako batzuk argetuko dira, kolaborazio berezia gauzatuz.

Basques

Lautea &Zuzendaria: Enrike Solinís

Orfeoiko Zuzendariak: Esteban Urzelai eta Leticia Vergara

Ahotsa: Leire Berasaluze

Ahotsa: Maika Etxekopar

Arrabita, Pandero eta Ahotsa: Gonzalo Pérez Trascasa

Kontratenorea: David Sagastume

Baxua: Danielle Carnovich

Ahotsa, Txirula, Ttunttuna: Mixel Etxekopar

Txistuak, Alboka, Gaita: Sabin Bikandi

Biolin barrokoa eta arrabita: Miren Zeberio

Kontrabaxua: Pablo Martín Caminero

Perkusioa: Dani Garay

Dantza: Bilaka Kolektiboa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120