arratsaldeko 19:30etan

Bidebarrietak “El Caso Newton”-en eleberriaren aurkezpena dakar asteazkenean

Sarrera librea da leku guztiak bete arte, Arriolaren azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia ikusi ahal izateko

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 14a, astelehena - 12:23etan eguneratua

“El Caso Newton”.

“El Caso Newton”.

Galería Noticia

“El Caso Newton”.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “El Caso Newton” (Erein argitaletxea) Anton Arriolaren azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, maiatzaren 16an, Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslea protagonista duen serieko bigarren entrega. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte.

BILBO. “El Caso Newton” 2001ean dago girotuta. Dorre Bikiak deuseztatu eta bi hilabete eskas igaro ondoren, atentatu arraro katea jasan du Bilbok. Bata bestearen ostean, gizartearen oinarriak kolpatu dira: erlijio sinboloak, kulturguneak, ondare zientifikoa… Herritarrak gero eta harrituago dauden bitartean, Deustuko Unibertsitateko katedradun baten liburutegiak bigarren krimen kateari eman dio hasiera.

Lapurretan Isaac Newtonen jatorrizko zenbait lan desagertu dira, Rotterdameko Erasmoren Erokeriaren Gorazarrearekin batera: itxuraz euren artean eta terrorismo nihilista berriarekin inolako loturarik ez duten antzinako eskuizkribuak dira. Unibertsitateak Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslearen laguntza eskatuko du. Ikerlaria, Cambridgeko Trinity Collegea eta Vatikanoa, baina batez ere gure garaiko logia sekretu indartsuena, barne hartzen dituen konspirazio kriminalean murgilduko da.

Anton Arriola (Durango, 1967) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik eta MBA Luigi Bocconi Unibertsitatetik. Haurtzaroa eta gaztaroa Bilbon igaro zituen, eta ondoren Milanen, New Yorken eta Londonen bizi izan zen, enpresa ingurunean lan eginez bi hamarkadatan.

“Rjukan” (2014) lehenengo eleberria alpinismoaren, gai etikoen eta galdera existentzialen inguruan dago girotuta. “La travesía del Voga” (Playa de Ákaba Narratiba Saria 2015), adimen artifizialari eta hilezkortasunari buruzko gogoeta da, Mediterraneoan zehar egindako zeharkaldian girotua. “El Negro y la Gata” (2016) lanarekin eleberri beltz serieari eman zion hasiera. “El caso Newton” Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslea protagonista duen serie horretako bigarren lana da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120