apirilaren 19tik maiatzaren 10era arte

Udalak herritarrek hiria hobetzeko proposatu dituzten 316 eskaera jaso ditu

Jasotako proposamen guztiak, iraingarriak edo diskriminatzaileak izan daitezkeenak kenduta, udal webgunean (www.bilbao.eus) argitaratuko dira ekainaren 1ean

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 14a, astelehena - 11:37etan eguneratua

La nueva imagen del Casco Viejo se somete al juicio popular

Bilboko alde zaharra.

Galería Noticia

La nueva imagen del Casco Viejo se somete al juicio popular

Bilboko Udalak bilbotar guztien bizi kalitatea hobetzeko herritaren proposamenak eta ideiak dituzten 316 eskaera jaso ditu. Parte-hartze Bidezko Aurrekontu modalitatean jasotako eskaerak dira, apirilaren 19tik maiatzaren 10era arte.

BILBO. Parte-hartze Bidezko Aurrekontuaren hirugarren edizio honetan, joan den urtekoaren aldean, eskaerak %10 igo dira. Zentzu honetan, Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutiak Saileko Ziengotziak adierazi du “bilbotarrek Uriko garapenean aurrera egiteko eta hobetzeko parte hartu, proposamenak egin eta lagundu nahi dutela erakutsi dute eta Udaletik hau eskertu nahi dugu. Hirugarren urteren buruan, Parte-Hartze Bidezko Aurrekontua parte hartzeko bide ireki legez sendotu da, behar bezala funtzionatu eta elkarrekin eraikitzen zein hobetzen laguntzen gaituena. Honetaz gain, Parte Hartze Bidezko Aurrekontua gure hiriaren garapenean erakundeak eta heritarrek elkarrekin joaten laguntzen du”.

Proposamenak eskaerak baino gehiago izango dira, izan ere, eskaera batzuek proposamen bat baino gehiago izango dituzte. Jasotako proposamen guztiak, iraingarriak edo diskriminatzaileak izan daitezkeenak kenduta, udal webguneko Parte-Hartze Bidezko Aurrekontua delako atalean argitaratuko dira ekainaren 1ean. Atal honetan ere fase bakoitzari dagokion informazioa helaraziko da.

Herritarrek aurkeztutako proposamen guztiak udal webgunean argitaratu ondoren, ekainaren 1etik aurrera, Udaleko Sailek, aurkeztutako proposamenen edukia aztertuko dute, ikuspegi juridiko eta teknikotik, eta bakoitzaren balorazio ekonomikoa egingo dute, betiere kontuan izanda proposamen baten gehienezko kostuak ezin duela gainditu 500.000 euroko diru-kopurua, hau da, Parte-Hartze Bidezko Aurrekontu prozesu honi esleitu zaion bi milioi euroko guztizko diru-kopuruaren % 25. Aukeratutako proposamenak 2019rako Udal Aurrekontu Proiektuan sartuko dira.

ESKAERAK EGIN DITUZTENEN PROFILA

Oro har, aurreko edizioko ildoari eutsi zaio, banaka egindako eskaerak askoz ere ugariagoak baitira erakundeek edo elkarteek egindakoak baino. (Banakakoak, 78,48%;elkarteenak, 21,52%).

Bestetik, bide digitalak bide presentzialari gaina hartu diola nabarmendu behar da, izan ere, jasotako eskaera gehienak, 311 alegia (eskaera guztien % 98,42) udal webgunean txertatutako inprimakiaren bitartez bideratu dira. Udal bulegoetan, aldiz, 5 eskaera baino ez dira jaso, hau da, eskaera guztien % 1,58.Aurkeztutako eskaeren % 53,80 emakumenzkoek egindakoak dira (170 eskaera) eta %46,20 gizonezkoek egindakoak (146 eskaera). Hau da, emakumeek aurkeztutakoen kopurua handitu egin da.

Jasotako proposamenen artean, gehienak 31 eta 40 urte bitarteko herritarrek egindakoak dira, aurkeztutako proposamenen % 40 alegia. Honek esan nahi du eskabide-egileen adina jeitsi egin dela, ze aurreko edizioetan 41 eta 50 urte bitarekoak izan ziren nagusi.

Aurreko edizioan bezala, aurten ez da jaso adingabeko gazteek egindako proposamenik (16 urtetik gorakoek proposamenak aurkezteko aukera zuten). Era berean, proposamena aurkeztu duteen pertsonarik gazteena (20 urte) eta zaharrena (83 urte) webguneaz baliatu dira horretarako.

Eskatzaileen barrutiari erreparatuta, % 31 Ibaiondon erroldatuta daude, % 16 Errekalden eta % 15 Uribarrin. Aipatzekoa da Uribarrik izan duen igoera portzentzuala.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120