Areatzako Kioskoan, ARRATSALDEKO 19:00etan

Bilboko udal musika bandak udaberriko kontzertu zikloari emango dio hasiera ostiralean

“Benetako arratsaldea zineman” lelopean, 45 musikarik baino gehiagok, obra oso ezagunak interpretatuko dituzte 

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 14a, astelehena - 11:32etan eguneratua

Bilboko udal musika bandak udaberiko kontzertu zikloari emango dio hasiera ostiralean.

Bilboko udal musika bandak udaberiko kontzertu zikloari emango dio hasiera ostiralean.

Galería Noticia

Bilboko udal musika bandak udaberiko kontzertu zikloari emango dio hasiera ostiralean.

Bilboko Udal Musika Bandak hurrengo ostiralean, maiatzak 18, Areatzako pasealeku enblematikoa ekainaren 22ra arte musikaz beteko dituen udaberriko kontzertuen denboraldiari emango dio hasiera. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira 19:00etan hasiko diren aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Kontzertu guztiak Areatzako Kioskoan eskainiko dira, ehun urte baino gehiago dituen taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

BILBO. “Benetako arratsaldea zineman” lelopean, 45 musikarik baino gehiagok, obra oso ezagunak interpretatuko dituzte José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean, besteak beste: Miguel Asins Arbóren “Biba la banda”, Harold Arlen eta E.Y. Harburgen “The wizard of Oz”, Herman Hupfelden “As time goes by”, Dimitri Shostakovichen “Moscow-Cheryomushki”, Miklos Theodorakisen “Theme from Zorba the greek”, Maurice Jarreren “Theme from Lawrence of Arabia” eta R.B. Sherman eta R.M. Shermanen “The jungle book”.

Udaberriko zikloa, hurrengo ostiralean jarraituko da, maiatzak 25, “Munduko dantzak” izeneko emanaldiarekin. Kasu honetan, Iñaki Urkizu zuzendariordeak zuzenduko du kontzertua. Beste batzuen artean, honako obrak entzun ahal izango dira: Robert Jageren “Sinfonia Nobilissima”, Brian Balmagesen “Arabian dances”, Van McCoyren “African symphony”, Alfred Reeden “Armenian dances I” eta “First suite for band” eta Anatoly Lyadoven “Dance of the Amazon”.

Bilboko Udal Musika Bandako musikariek ekainean zehar jarraituko dute konposatzaile garaikideek eta gaur egungoek idatzitako lanez osaturiko programa berezia eskaintzen. Ekaineko kontzertuak hilaren 1ean hasiko dira, “Haurtzaroaren magia” emanaldiarekin, 8an eta 15ean jarraituko dira “Herri baten soinuak” eta “Latinoamerikatik” jardunekin eta “Arratsaldea operan” kontzertuarekin bukatuko dira ekainaren 22an. Halaber, aipatzekoa da ekainaren 1 eta 8ko kontzertuetan, musika bandak Txistulari Bandarekin batera jardungo duela.

ZUZENDARIA: JOSÉ R. PASCUAL-VILAPLANA

Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria). Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da. "Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. www.pascualvilaplana.com.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120