Zirrikituetatik begira

Showa

Juanra Madariaga - 2018(e)ko maiatzaren 13a, igandea - 06:00etan eguneratua

MeMORIAK huts egiten dit batzuetan. Irudi baten peskizan nabilela, ez dakit neure begiz ikusitakoa den ala film batean. Kontua da aspaldian, herri batera zirko txiki bat heltzen zenean, halako erakustaldi bat egiten zela kaleetan zehar, panfletoak airera botaz, hango lehoi hezitzaile, malabarista, trapezista eta pailazoen ikusgarriak erakargarriago egiteko, eta showa ikustera gonbidatzeko.

Beste gauza askorekin gertatu den bezala, zirku haiek desagertzeko bidean daude. Garai berrietara moldatu dira, modernitateak eta bestelako beharrizanek aldaketa horiek bultzatzen baitituzte ezinbestez.

Baina zer diren gauzak! Horrelako erakustaldi bat laster egingo dute Nafarroan. Zirkua balitz bezala, antzinako trapezista eta pailazoen antzera, euskararen kontrako karabana linguistikoa antolatu du herrialde horretako PP alderdiak, lelo harrigarri baten pean: Bai gehiengoa errespeta-tzeari. Ez euskararen inposizioari. Harridura aurpegia euskaldunona: “Inposizioa? Zer? Nori? Nork? Noiz?”.

1968ko urrian, askoren berbetan egun erabiltzen dugun, eta oraindik guru-tzada alderdikoiak jasan behar dituen Euskara Batua jaio zen. 50 urtetan bide nekagarria egin du. Baina halarik ere, espainolismoak esaten du eremu askotan normaltasuna eskuratu ez duen hizkuntza gutxitu hori inposatzen ari dela. Bada, ustezko inposizio horren kontrako martxa publizitatzeko PPkoek ohar batzuk banatu dituzte, eta bertan “onartu” ezin dituzten beldurkeriak jarri dituzte. Perla batzuk, hauek: “Oposizioetan eskaintzen diren postu gehienak euskarazkoak direla;bideetako seinale, iragarki eta agirietan euskara gaztelaniaren aurretik ipini dela;Udalerrien izenak euskarara aldatu direla;Osasun etxeetako eran-tzungailu automatikoak euskaraz egiten duela, gaztelaniaz baino lehenago”;eta flipanteenetako bat: “Gure seme-alabak eskolan matrikulatzean, ulertu ezin den inprimaki bat bete beharra dagoela, euskaraz baitago gaztelaniazkoaren aurretik”.

Gizajoak. Ez dira jabetzen euskarak ez duela geldituko duenik. Eurek baino lehenago bazen, eta euren ostean ere izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120