maiatzaren 25 eta 26an

La Encartada museoak moda eta tradizio garaikidearen topaketa nagusia dakar Bilbora

2018(e)ko maiatzaren 13a, igandea - 19:04etan eguneratua

Galería Noticia

“La Encartada, Moda eta tradizio garaikidearen topaketak” deritzon ekimenara etorriko diren profesionalen izenak argituko ditu Lorea Bilbaok

BILBO. Bizkaiko Aldundiak bultzatzen duen “La Encartada, Moda eta tradizio garaikidearen topaketak” deritzon ekimena maiatzaren 25 eta 26an burutuko da, eta diseinuko nazioarteko eta bertako profesional ugari izango dira bertan. Aldundiko La Encartada Museo-Fabrikak hainbat pertsona gonbidatu ditu, nazioarteko modan oso ospetsua den Diane Pernet diseinatzailea, esaterako. Maiatzaren 16an Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak argituko du, Alberto Etxebarrieta diseinatzailearekin eta diseinuaren arloko beste profesional batzuekin batera, zeintzuk izango diren foru museo horretan egingo diren jarduerak eta ekintzak eta bertan egongo diren profesionalen izenak.

La Encartada Fabrika Museoa erreferentziazko modaren espazio nagusi bilakatuko da 2018ko maiatzaren 25 eta 26an, diseinuaren arloko ospe handiko hainbat profesionalen eskutik. Bi egun horietan La Encartadako topaketen edizio berri bat burutuko da, Euskadin eta nazioarte mailan modaren diseinuan eta sorkuntzan egun nabarmentzen diren pertsonen urteroko hitzordua da, bertan aurkezten baitituzte beren lanak modu esperimentalean, ikuspegi abangoardista eta, aldi berean, artisautza eta folklore tradizionaletik gertu dagoen ikuspegia eskainiz. Urtero legez, jardunaldia Balmasedan dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encartada Fabrika-Museoaren eremu paregabearen barruan izango da, era horretako jardunaldietarako paisaia paregabearen erdian.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu topaketok, Simpatron markaren sortzailea den eta Euskadiko modan 14 urtetik gorako esperientzia luzea duen Alberto Etxebarrietaren zuzendaritza eta komisariotzapean.

Foru Aldundia eta moda ekonomiaren eragile izanik, La Encartada Moda topaketa hauen helburua da galdera egitea zein den modaren norabidea gizarte-dinamizatzaile edo banakako mailan ezberdintzailea edo bereizlea den heinean kontzeptu berri ugari sortu eta puri-purian dauden aldaketa-une honetan: jasangarritasuna, slow-fashion-a, unisex eta generorik gabeko moda, pieza bakarra ekoizpen masiboaren aldean, eta erakusteko forma edo era berriak. Topagune honen helburua da, batetik, Euskadiko, Estatuko zein nazioarteko profesionalen arteko sinergiak sorraraztea eta, bestetik, La Encartada topagune abangoardiako, garaikide eta profesionalen Europako egutegiaren barruan kokatzea.

Edizio berri honetan, ospe handiko hainbat pertsona jasoko ditu Balmasedak, Dianet Pernet, esaterako. Bizkaiko Foru Aldundiak hemengo diseinatzaileen presentzia nabarmena jasotzen duen talentu berrien aldeko erronka honi heldu dio berriro ere. Nazioarteko ospea duten artisten diseinuko desfileak jasoko dituen alde bat ere izango da La Encartadan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120