MAIXA ZUGASTI idazlea

“Biktimen ikuspuntutik kontatu nahi nuen istorioa”

Benetako gertaera batean oinarrituta, indarkeria matxista du ardatz Zugastiren ‘L.A.A’ eleberriak. Kutxa Irun Hiria lehiaketaren iazko edizioa irabazi ostean argitaratu du liburua Algaida argitaletxeak

Marta Morales - 2018(e)ko maiatzaren 12a, larunbata - 17:16etan eguneratua

Literatura irakasle da Maixa Zugasti

Literatura irakasle da Maixa Zugasti (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Literatura irakasle da Maixa Zugasti

Donostian kokaturiko thriller psikologikoa da L.A.A nobela. Egileari berari gertaturiko egiazko istorio bat baliatu du Maixa Zugastik (Tolosa, 1973) istorioaren abiapuntu gisa. Duela urte batzuk, kalean, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen emakumea, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. “Horrelako egoera batean dagoen pertsona batek infernu bat bizi du”, uste du Maixa Zugastik.


Genero indarkeria da ‘L.A.A.’ eleberriaren gakoa.

Nire ustez, bizitzak izan behar du literaturaren ardatza. Zentzu horretan, indarkeria matxistari buruzko istorio bat idatzi nahi nuen, benetako istorio batek nigan utzitako arrasto sakonari jarraituz eta biktimen errealitate gordina islatuz.


Zure lehenengo eleberria da. Zein izan da irakurleen erantzuna?

Benetan aberasgarria izan da eleberriko istorioaren inguruan, eta, bereziki, indarkeria matxistaren inguruan jendeak dituen bizipenak eta iritziak ezagutzea. Guztiok hurbil dugun errealitate hori azalera-tzeko aukera izan da. Bihotzez eskertu dut irakurleen harrera eta eran-tzuna.


Thriller psikologikoaren alde egin duzu. Zergatik aukeratu zenuen genero hau?

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek benetako infernua bizi dute. Tratu txar horiek, sarritan, bortizkeria psikologiko batetik abiatzen dira. Mundu horretan, izua besterik ez dago eta thriller batek tentsio hori islatzeko aukera eskaintzen duela uste dut.


Benetako gertaera batean dago oinarrituta nobela.

Bai. Emakume batek laguntza eske dei egin zidan, senarrak, jipoitu ondoren, hil egingo zuela mehatxu egin baitzion. Medikuarenera eta salaketa jartzera lagundu genion. Gorputza ubelduz beteta zuen, haren istorioa ikaragarria zen. Barne zauriek eragindako biktimaren tristura izugarria da.


Nobelaren zein zati dira asmatuak eta zein zure bizipenetatik hartuak?

Bizipen haietatik hartutakoa da Lurdesen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko, eta, bestetik, horrek idazteko prozesuan eskaintzen duen askatasunarengatik.


Protagonistak ere emakume bi dira. Ez da oso ohikoa hori.

Niretzat hori oso garrantzitsua da;izan ere, biktimen ikuspuntutik kontatu nahi nuen istorioa.


Giroa itogarria da nobela osoan zehar.

Indarkeria matxistaren biktimek diotenez, bat-batean eztanda egiten duen indarkeria horrek ito egiten ditu. Saiatzen dira gizon horien eztandak aurreikusten, beren buruak eta seme-alabenak babesten, baina ezinezkoa gertatzen da sarritan, indarkeria horren atzean ez baitago arrazoi edo zergatirik, sufriaraztea besterik ez.


Bakardadea eta beldurra dira nagusi nobelan. Badago beste sentimenduetarako lekurik?

Istorioak aurrera egin ahala, bi emakumeei inguruko pertsonen lagun-tza ezinbestekoa gertatuko zaie, aurrera egiteko. Bien arteko adiskidetasuna ere erabakigarria izango da. Gure gizartean ere, biktimen inguruko pertsonek eskaini dezakegun laguntza hori oso garrantzitsua dela uste dut.

Erasotuen eta erasotzaileen arteko botere harremana ere islatu duzu.

Indarkeria ororen baitan dago boterea, eta, indarkeria matxistan, ezaugarri bereziak hartzen ditu. Nire ustez, dependentzia emozionalak, ekonomikoak… gainditzeak berebiziko garrantzia du. Hala ere, gizartean hausnarketa bat egin beharrean gaude, 15-29 urte bitarteko gazteen herenari onargarria iruditzen baitzaio bere bikoteenganako kontrola.


Uste duzu gizarteak, neurri batean, horrelako harreman motak babestu edo baimendu egiten dituela?

Oso garrantzitsua iruditzen zait gizarte matxistaren ezaugarriak ezagutu eta izendatzea. Ahalegin handia jarri behar genuke gure gazteen heziketan, eta, instituzioek ere beren esku dagoen guztia egin beharko lukete. Garai berriak iritsi direlakoan nago: hor dugu Me Too mugimendua, Martxoaren 8ko mobilizazioak, eta, azken aste hauetan, La Manada-ren epaiaren aurrean, gizarte osoaren oihua entzun da.



Sarri, erasotzaileak emakumeen seme-alabak ere erabiltzen ditu mina egiteko.

Indarkeria mota honen ankerkeria izugarria da, min egin nahi duenak, sarritan, hotz-hotzean erabakitzen baitu zerk egiten duen biktima zaurgarriago: seme-alaben aurka gauzatutako mina da ama bati eragin diezaioketen sufrimendurik latzena.


Zer nolakoa izan da liburuaren sorkuntza prozesua?

Ahotsak eta itzalak eleberria idazten ari nintzen gertakari hura gertatu zenean. Istorio hori aurrera zihoan heinean, bizipen hura, poliki-poliki L.A.A.-ren ernamuina bihurtu zen eta Ahotsak eta itzalak amaitzean, bigarren eleberri honi ekin nion.


Zelan hartu zenuen Kutxa Irun Hiria saria?

Benetan hunkigarria izan zen, batez ere izan zuen epaimahaia kontuan hartuta. Nik asko miresten ditudan kritikari eta idazleak zeuden bertan. Nire kasuan, saria oso lagungarria izan da, Erein argitaletxeak ateak ireki baitizkit.


Oraintsu zure bigarren eleberria, ‘Ahotsak eta itzalak’, aurkeztu duzu.

Bai, kasu honetan, gaia oso ezberdina da: Eleberria gerrate zibilean kokatzen da, erbestean. Estilo aldetik ere ez dute antzik, istorio bakoi-tzari dagokion forma ematen saia-tzen bainaiz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120