09.00etatik 17.00ak arte

Osakidetzaren lan eskaintzako azterketak bihar hasiko dira

Gasteizko Elurretako eraikinean (EHU) egingo dira lehen probak, larunbatean eta igandean, maiatzaren 12an eta 13an

EP - 2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 11:47etan eguneratua

Cientos de personas se dirigen en el BEC de Barakaldo a los exámenes de una OPE de Osakidetza.

Milaka lagun Osakidetzaren lan eskaintza publikoan (Foto: Borja Guerrero)

Galería Noticia

Cientos de personas se dirigen en el BEC de Barakaldo a los exámenes de una OPE de Osakidetza.

Gasteizen antolatuko dira lehen probak larubatean eta igandean 09.00etatik 17.00ak arte

GASTEIZ. Osakidetzako 2016-2017 ekitaldiko lan eskaintza publikoko baten probak egingo dira asteburu honetan. Guztira, 3.335 plaza eskainiko dira eta lanbide kategoria eta espezialitate mediko ia guztiak sartzen dira. Lan eskaintza publiko honen bidez, azken urteotan metatutako lanpostu hutsak bete eta Osakidetzako langile taldearen %95 egonkortu ahalko da, euskal osasun zerbitzu publikoak jakinarazi duenez.

Gasteizko Elurretako eraikinean (EHU) egingo dira lehen probak, larunbatean eta igandean, maiatzaren 12an eta 13aa, 09.00etatik 17.00ak arte.

Lehen azterketa horiek egiteko 6.656 pertsonak eman dute izena, 12 kategoriatan banatuta. Izena eman duen pertsona kopurua dela eta, familia medikuaren, erradiodiagnostikoko teknikariaren edo farmaziako laguntzailearen kategoriak nabarmendu dira. Proben antolakuntzan 40 pertsona inguru arituko dira.

Proba horien ondoren, maiatza eta ekaina bitartean eta uztailaren 1a arte, gainerakoekin jarraituko da. Eskari gehien duten kategorietako azterketak, besteak beste, zeladoreena (18.134 eskabide), erizainena (13.942 eskabide), erizaintzako laguntzaileena (13.692 eskabide), administrari laguntzaileena (13.053 eskabide) edo zerbitzuetako langileena (8.392 eskabide), ekainaren 15, 16 eta 17an izango dira, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Gainerako kategorietarako, maiatzaren 19, 20, 26, 27, 29 eta 30erako eta ekainaren 2, 3, 23, 24 eta 30erako eta uztailaren 1erako egin zaie deia. Gehienak Gasteizko Elurretako eraikinean egingo dira, baina Erizaintza Eskolan eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza eraikinean ere egingo dira.

Guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena lan eskaintza publikoan, eta gehienak emakumeak dira (%75). Hautagaien jatorria dela eta, %19 inguru Euskaditik kanpokoak dira (18.116 pertsona). Lurraldeka, 17.078 pertsonak eman dute izena Araban, 17.567k Gipuzkoan eta 43.474k Bizkaian.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120