“Jakinduriek mundue erreko du” ekimena

Bertsozientzia: zientzia eta bertsolaritza eskutik

Publiko guztiari irekitako ekitaldiak ospatuko dira Zarautzen (maiatzaren 15), Bergaran (maiatzaren 17) eta Ordizian (maiatzaren 25) 

2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 17:54etan eguneratua

“Jakinduriek mundue erreko du” ekimena.

“Jakinduriek mundue erreko du” ekimena.

Galería Noticia

“Jakinduriek mundue erreko du” ekimena.

Zientziak eta bertsolaritzak bat egingo dute berriz ere bat Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz.

BILBO. Hauek dira ekimenaren antolatzaileak: DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak. Maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango da, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

Hain zuzen ere, laugarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Topaketa horiek arratsaldean izango dira, eta bertsolari handiak elkartuko dituzte;besteak beste, Maialen Lujanbio (Euskal Herriko azken bertso-txapelketako irabazlea), Aitor Sarriegi (txapelketako finalista) eta Andoni Egaña historikoa. Bertsolariek errima jarri beharko diete beren esparruan erreferentzia diren hainbat zientzialarik azaldutako gaiei;adibidez, Ainara Sangroniz (UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea) eta Olatz Pérez de Viñaspre (UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea).

Anjel Alkain aktore eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Hiru egunetarako sarrera doan izango da, aretoa bete arte.

BERTSOZIENTZIAREN PROGRAMA

ZARAUTZ. Maiatzak 15, 19:30 – Antoniano Aretoa

Bertsolariak:

Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria

Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea

Ikertzaileak eta zientzialariak:

Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea

Félix Zubia: Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea

Josu López Gazpio: Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea

BERGARA. Maiatzak 17, 19:00 – Seminarixoa

Bertsolariak:

Andoni Egaña: Filologoa, bertsolaria eta idazlea

Miren Amuriza: Euskal Filologian lizentziatua, bertsolaria eta irakaslea

Ikertzaileak eta zientzialariak:

Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea

Jon Mattin Matxain: Kimikan doktorea eta UPV/EHUko eta DIPCeko ikertzailea eta irakaslea

Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea

ORDIZIA. Maiatzak 25, 19:00 – Herri Antzokia

Bertsolariak:

Unai Iturriaga: Bertsolaria, gidoilaria eta idazlea

Alaia Martin: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria

Ikertzaileak eta zientzialariak:

Gorka Azkune: Filosofian eta Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea

Olatz Pérez de Viñaspre: Informatika-ingeniaria eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea

Aitor Gastañares: CAF enpresako Ikerketa Saileko ingeniaria

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120