inskripzioa udaletxean eskatu ahal da

Parke bio-osasungarriak ondo erabilteko ikastaroak eskainiko dira Bizkaiko hamairu udalerrietan

Doako informazio saioak egingo dira udalerritan pertsonal tekniko espezializatuen bidez

2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 12:15etan eguneratua

Arrigorriagako parke bio-osasungarria

Arrigorriagako parke bio-osasungarria (Susana Martin)

Galería Noticia

Arrigorriagako parke bio-osasungarria

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak parke bio-osasungarriak behar bezala erabiltzen ikasteko ikastaroak eskainiko ditu maiatzean eta ekainean hamahiru udalerrietan. Ekimen honetan parte hartuko dituzten herriak Elorrio, Ermua, Zaldibar, Berriz, Berango, Etxebarri, Abanto Zierbena, Zierbena, Bermeo, Markina, Ondarroa, Arrigorriaga (Abusu) eta Lemoa izango dira.

Taldeak jadanik osatuak dauden arren, eta saioak maiatzaren 7a eta 11 bitarteko astean hasi badira ere, parte hartzeko interesa dutenek inskripzioa eskatu ahalko dute udaletxean.

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak parke bio-osasungarrien erabilera bultzatu nahi du, 20.000 biztanletik behera eta halako parke bio-osasungarriak dituzten udalerrietako pertsona nagusiei zuzendutako ariketa fisikoaren jardun osasungarrirako lanabes gisa;horretarako, doako informazio saioak eskainiko ditu pertsonal tekniko espezializatuen bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, hainbat udalen laguntzarekin, ekaineko azken astean amaituko den proiektu hau jarri du martxan.

Ekimenak teknikari espezializatu baten laguntza eskaintzen du;teknikari horrek azalduko du nola erabili behar diren zuzen makina mota horiek. Informazio saioa egun batean edo hainbat egunetan burutuko da (udalerriaren premien arabera), parkeetako erabiltzaileekin lanean jarraitzeko eta jardueraren aldeko atxikimendua sortzeko.

Saioak ordubetekoak izango dira eta taldeei dagokionez, bost pertsonek osatu behar dute gutxienez talde bakoitza, eta, gehienez, hogeik.

Azken urteotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol zerbitzuak lanean dihardu, "Osasunera kirolaren bidez" izenburupean garatutako hainbat jarduketatan, betiere, bizkaitarren artean bizimodu osasuntsurako ohiturak bultzatzeko duen konpromisoa ardatz nagusitzat hartuz. Zentzu horretan, parke bio-osasungarrien ugaritzea baliatu nahi izan da, ariketa leuna modu erakargarrian egiteko pentsatu diren kanpo gimnasio gisa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120