Bilboko esperientzia ezagutzeko

Newcastle-k datorren urteko Europako errugbi finalak antolatuko ditu

Errugbia Britainia handian tradizio eta jarraipen gehien duen kiroletako bat da

EP - 2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 12:32etan eguneratua

Juan Mari Aburto eta Nick Forbes alkateak

Juan Mari Aburto eta Nick Forbes alkateak

Galería Noticia

Juan Mari Aburto eta Nick Forbes alkateak

Nick Forbes Newcastle-ko alkatea Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin egon da gaur goizean bi hirien arteko loturak indartzeko. Hain zuzen ere, ingalaterrako hiria hurrengo urteko European Rugby Champions Cup eta European Rugby Challenge Cup finalen anfitrioia izango da.

BILBO. Newcastle hiriak interes handia dauka Europako errugbi finalak hartzeko eta antolatzeko Bilbon izandako arrakastan;izan ere, kirol-ekitaldi handi horren hurrengo urteko anfitrioia izango da Ingalaterrako hiria. Hori dela eta, Newcastle-ko alkatea atzotik dago Bilbon, eta udal horretako eta errugbiaren munduko profesionalen ordezkaritza batekin etorri da. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean ongietorria egin dio Nick Forbes-i Bilboko Udaletxean egindako erakunde-topaketa batean. Bertan izan da, halaber, Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano.

Bilbok izandako esperientziagatik etorri da Nick Forbes hirira. Bihar arte, hilak 12, egongo da bertan, eta Juan Mari Aburto alkatearekin batera bildu dira bera eta Newcastle-ko Udaleko zuzendari ordezkaria den Patricia Richie;Kultura eta Herritarren zinegotzia den Kimberly McGuinness;eta Araudi eta Garapeneko zuzendariondokoa den Stephen Savage.

Newcastle-ko ordezkaritza hemen egotea aukera paregabea da bi hirien arteko loturak indartzeko, eta Europako errugbiko txapelketako finalik garrantzitsuenak bermeekin antolatzeko Bilboko Udalak diseinatutako estrategia lehen eskutik ezagutzeko. Izan ere, kirol-ekitaldiari esker, hiria bisitariz beteko da eta kirol horretako mundu osoko milioika zaleren interesgune bihurtuko da Bilbo.

European Rugby Champions Cup eta European Rugby Challenge Cup txapelketako talde irabazleen berri emango diguten partiden antolaketari buruzko informazioa biltzeaz gain, Bilbok izandako eraldaketa-prozesua jakin nahi du Ingalaterrako ordezkaritzak, ekonomiaren zein kulturaren ikuspuntutik. Newcastle-ko alkateak eta gainerako erakunde- zein kirol-ordezkariek hiriaren hiri-berrikuntza ikusi ahal izango dute Bilbo berriaren mugarri garrantzitsuenak bilduko dituen ibilbide gidatu batean.

ERRUGBIAK BILBOREN ERAKUNDE-HARREMANAK ZABALDUKO DITU

Errugbiko Europako finalen bitartez erakunde-harremanak sortu dira Bilboko Udalaren eta kontinenteko beste hiri batzuen artean, talde finalisten lau hiriekin gertatu den bezala, esaterako: Paris, Dublin, Gloucester eta Cardiff. Horiei, gainera, 2019. urteko finalen anfitrioia gehitu behar zaie: Newcastle.

Bilbok eta Ingalaterrako hiriak ezaugarri berdinak dituzte, hala nola ibai batekin zatitua egotea (Tyne-rekin Newcastle-en kasuan), industriari lotutako iragana, ingurumenarekiko konpromisoa eta dagozkien metropoliko eremuetako hirien artean biztanle gehien dituztenak eta adierazgarrienak izatea.

NEWCASTLE, ERRUGBIARI LOTUTAKO HIRIA

Errugbia da Britainia handian tradizio eta jarraipen gehien duen kiroletako bat;hori dela eta, Newcastle upon Tyne-k (hiriaren izen ofiziala), Ingalaterrako beste hiri nagusiek bezala, errugbi talde bat dauka lehen mailan. Newcastle Falcons da taldearen izena, eta Challenge Cup txapelketako finalaurrekora iritsi zen, baina Gloucester Rugby talde finalistak kaleratu zuen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120