arkitektura

Errotuluen arkitekturaren

Denda baten espaziorik esanguratsuena erakusleihoabilakatu da, dendaren aurpegia. Arreta gutxiagoeskaintzen zaie dendaren grafika eta errotulazioari,izen eta izendapenari

ULA IRURETAGOIENA - 2018(e)ko maiatzaren 10a, osteguna - 11:24etan eguneratua

Lerroon gainean, oraintsu ateak itxi dituen Iruñeko Auzolan liburu-dendaren erakuslehioa. THINKSTOCK I PATXI CASCANTE

Lerroon gainean, oraintsu ateak itxi dituen Iruñeko Auzolan liburu-dendaren erakuslehioa. THINKSTOCK I PATXI CASCANTE

Galería Noticia

Lerroon gainean, oraintsu ateak itxi dituen Iruñeko Auzolan liburu-dendaren erakuslehioa. THINKSTOCK I PATXI CASCANTE

BERRIKI, Iruñeko Auzolan liburu-dendaren itxierarekin esnatu gara. Urte luzez Iruñeko kale paisaiaren parte izan den denda baten bizitza-bukaerak tristura sortzen du: espazioa oroitzapenen gordailu baita, hala nola lan egiteko eredu baten heriotza. Sareetan liburu-dendak jokatu duen eskola funtzioa eta erreferentzialtasuna goraipatu da, dendak lotura eta istorio asko ekarri baitizkio Iruñerriari.

Arkitekto baten ikuspegitik berriz, deigarria egiten da Auzolan liburudendaren erakusleiho eta grafikoaren diseinua. Nabarmena da dendaren irudia letren diseinu zaindu batek osatzen duela, dendaren fatxada eta leihoetara zehatz egokiturikoa. Antzinako denda bat ixten denean, berarekin batera joan ohi da garai bateko denden presentzia kalean ulertzeko modu bat.

Urte luzez zutik iraundako, ongi eraikitako eta diseinaturiko eraikinak ondare arkitektoniko bilakatzen ditugu, betirako gurekin egon daitezen. Denden diseinuarekin ez dugu modu berean jokatzen –uste dugu barne diseinuak ez duela eraikinen kategoriarik–. Eraikuntzak garai bakoitzaren balio-sistema eta ulerpenak agertzen ditu, izan eraikin edo denda.

Baliteke gai honen inguruan hausnarketa bat planteatu behar izatea, ondareak gure identitatearen babesa mantentzearen helburua badu, aktibitate ekonomiko herritarrak ere identitatearen babesari ekarpena egin liezaiokeelako.

HERRI PAISAIAREN PARTE Seguru gutako askoren burutik pasa dela gure herriko denda mitikoen argazki bilduma bat egitea, gure herriko pertsona adinduen ahotsetik istorio-grabaketak egitea bezalaxe.

Herri paisaiaren parte direlako pertsonak, eta baita ingurune materiala ere. Argazki historikoetan kaleen zoruak, eguneroko bizitzarekin lotura zuten objektuak eta espazioen materialtasuna ikusten ditugunean –fondoko eszenografia arkitektura da–, antropologia ariketa bat egiten ari gara, aldi berean. Pertsonen bizimodu, behar eta interesen inguruko informazioa materian irakurgai dela, alegia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120