Zirrikituetatik begira

Mondragon

Josu Torre - Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

PARADOXAZ betea dago eguneroko jarduna eta bizitza edo neronek ikusten ditut paradoxak edonon. Ezin da bestela gertatu, bihar bertan Jose Mari Arizmendiarrietari buruzko filma hunkigarri bat estreinatuko duten egun beretsuetan 947 koperatibakide ohiak enpresako agintariak epaitegietan setiatzea, haiek, borondatez -edo balizko etekinez seduzituak- jarritako diru kopuruak berreskuratu nahi dituztelako. Ez dakit epaiak noren alde egingo duen. Ia ziur dakidana, eskatzen duten diru kopuru hori ez dagoela inon.

Ez naiz bakarra izango, Buenos Aires-ko Ezeiza airopuertotik hirira tartean, eta beste hainbeste Mexico DFko Juarez-tik zentrora bidean, Fagor markarekin 400 edo 500 metro karratuko afitxak ikustean. Ni bai beñepiñ. Bigarren honetan are deigarriagoa eta handiagoa Gomas Euzkadi, duela 20 edo 30 urte bederen, Mexiko osan neumatikorik salduenaren marka, hain zuzen. Zinez, edozein euskaldun harro sentiarazteko moduko publizitatea.

Harago, edo honago, noa gaurkoan. Bihar zinema aretoetan azalduko dena Euskal Herrian gizarte maila berri baten sorreraren hastapena delako. Kapitalismo eta proletargoaren tartean kokatua. Langileak bai, baina enpresajabe era berean diren gizakiak. Jakin ahal izan dut Scotland-en, 1769.ean neska gorulari talde batek sortu zuen Fenwick Weavers Society-n edota, handik urte batzuetara, England-eko Rochdal-en 27 gizonezko eta emakume batek 28 penikena kapital jarri eta testil jarduerako enpresa sortu zutela.

Munduan kristoren arrakasta izan duena, dena den, 1955.ean, Arizmendiarrietari kasu eginez, Usatorre, Larrañaga, Gorroñogoitia, Ormaetxea eta Ortubaik ULGOR izena eta ukana osatu zutena. Bostgarrena laster atzeratu zen eta izena Fagor-era aldatu. Harrezkero, ekonomi sistematik harago ia bizitza eratze edo estilo bat bilakatu zen zoriko kooperatibarena. Edozein elkarte kultural ez ezik, edozein txoko edo gastro sozietateren estatutoak egiterakoan erabil ohi da kooperatibaren eredua. Nahaigo nuke epaiketan diren kide horiek -agintari eta agindu ohiak- holako txoko baten ospatuko balute auziaren erabakia.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120