Zirrikituetatik begira

‘Incel’

Rikardo. Arregi - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

TORONTOKOazken atentatuak orrialde gutxi izan ditu hemengo hedabideetan;kazetariak ez dira trumilka joan Kanadaraino zuzeneko programak egitera;bertan hil ziren hamar lagunek ez dute erruki publiko gehiegirik sortu. Azken asteotan Afganistanen ere izan dira atentatu eta hildakoak: horiek ere minutu gutxi dute telebistetan, ohituegiak gaude;Afganistan, hain urruti, hain desberdin. Kanada urruti egon arren, hain da mendebaldeko, hain da gure, ezen interes falta sinesgaitza dirudien. Hasieran bai, hasieran, kaleetatik furgoneta batekin jendea hiltzen ibili zen hura terrorista islamista izan zitekeela uste zenean, abian jarri zen betiko kontakizuna, baina... Baina hiltzailea gizon gazte zuri heterosexual ez-musulman bat zen, eta gizon gazte zuri heterosexual ez-musulmanak ez dira berehala terrorista kategorian sartzen, hasteko zoro kategoria neutroagoan sailkatzen ditugu normalean, eta gero gerokoak.

Geroago jakin duguna izugarriagoa izan da: badirudi hiltzailea frustaturik zegoela emakumeekin zituen (edo ez zituen) harremanak zirela eta, badirudi mendeku bila zegoela bere sexu-frustrazioa nolabait konpentsa-tzeko, badirudi hiltzailea incel bat zela. Incel: Involuntary celibate, nahi gabeko ezkongabea edo horrelako zerbait, hau da, gizon bat emakumeak sexu-objektu moduan tratatzen dituena, sexu-bizitzarik ez duena eta pentsatzen duena emakumeek ez dutela ezer nahi berarekin itsusia-edo delako, egia denean emakumeek ez dutela ezer nahi berarekin bere jarrerak eta portaerak oso sexistak direlako. Harriturik irakurri dut badela incel mugimendua eta guzti, misoginia eta matxismo betikoa txiki uzten duena: sexu-harremanen birbanaketa eskatzen dute, besteak beste. Incel mugimendukoek eta beste batzuek Torontoko hiltzailearen arrazoiak ulertzen omen dituzte.

Iruñeko epaia eta ezagutu berri ditugun beste epai antzekoak, matxismo instituzionala eta eguneroko txantxa higuingarriak, incel berri (edo ez hain berri) horiek: argi dago feminismoa beharrezkoa zaigula, bestela galduta gaude guztiok.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120