ostiralean

Bidebarrieta Kulturguneak Dante Medinaren ipuin liburua aurkeztuko du

Aurkezpenak sarrera librea izango du eta ekitaldi aretoan izango da arratsaldeko 19:30etik aurrera

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 9a, asteazkena - 11:31etan eguneratua

Dante Medina idazle mexikarra

Dante Medina idazle mexikarra

Galería Noticia

Dante Medina idazle mexikarra

Bilboko Udalaren Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Dante Medina idazle mexikarraren “Sin miedo a las palabras” (Amargorg Ediciones) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostiral honetan, maiatzaren 11n. Liburua, 1977tik argitaratu dituen ipuinen bilduma osoa da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta egilearekin batera Chema de la Quintana editorea eta Javier Arnaiz poeta egongo dira.

Bilbo. Ekitaldian, Dante Medinak Juan Rulfo idazle mexikarraren, XX. mendeko egile latinoamerikar handietako baten, bizitzaren azalpena irakurriko du. Ondoren liburuaren aurkezpena egingo da, Medinak berak eta Javier Arnaiz Bilboko poetak zenbait testu irakurriz.

Eleberrigile, poeta, ipuingile, dramaturgo, saiakeragile eta itzultzaile, Dante Medinak (Jilotlán de los Dolores, Jalisco, 1954) zenbait ipuin liburu argitaratu ditu orain arte, baina “Sin miedo a las palabras” horien guztien bilduma osoa da. Bere kontakizunek hainbat aintzatespen jaso dituzte: Kubako Casa de las Américas Ipuin Saria 1994. eta 2000. urteetan;“Ciudad de Isla Cristina” Kontakizun Laburren Saria 2003an;José Rubén Romero Eleberri Sari Nazionala 2010ean;Agustín Yáñez Ipuin Sari Nazionala 2011n;José Nogales Nazioarteko Kontakizun Saria 2012an;edo Rosario Castellanos Eleberri Labur Sari Nazionala 2014an, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120