lankidetza marko egonkorraren lerroak sendotzeko

Getxo Enpresa erakundeak eta Kutxabankek elkarrekiko lankidetza indartzeko hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren helburuetako bat bezero diren negozioen eguneroko eragiketen erosotasuna, arintasuna eta segurtasuna hobetzea da

deia.eus - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:38h

Kutxabankek eta Getxo Enpresak zerbitzu-enpresak eta herriko ostalaritza dinamizatuko dituzte

Kutxabankek eta Getxo Enpresak zerbitzu-enpresak eta herriko ostalaritza dinamizatuko dituzte

Galería Noticia

Kutxabankek eta Getxo Enpresak zerbitzu-enpresak eta herriko ostalaritza dinamizatuko dituzte

Merkataritza, zerbitzu-enpresa eta ostalaritzako establezimenduen arloetan hobekuntza zantzuak antzematen ari diren inguru ekonomiko honetan, Getxo Enpresak eta Kutxabankek indartu egin dituzte elkarrekin duten lankidetza marko egonkorraren lerroak, eta euren lehiakortasun-ahalmena hobetzen jarraitzeko diseinatutako neurri-sorta berria jarri dute elkarteari atxikitako profesional eta negozioen zerbitzura.

BILBO. Getxo Enpresak erakundearen presidentea den Javier Galánek eta Kutxabanken Eskualde zuzendaria den Olatz Mancebok sinatu dute aipatutako hitzarmena.

Hitzarmenaren helburuetako bat bezero diren negozioen eguneroko eragiketen erosotasuna, arintasuna eta segurtasuna hobetzea da. Helburu horri jarraiki, Banka Digital modernoaren irtenbide digitalak jarri dizkie eskura Kutxabankek. Gero eta gehiago dira euren kudeaketa ia guzti-guztiak Internetez egiten dituzten ETE eta komertzioak, mota guztietako eragiketak egitea ahalbidetzen dien zerbitzu osoa eskaintzen baitzaie bertan: diruzaintzako kontuak kudeatu, fitxategi elektronikoak sortu eta bidali, zergak ordaindu edo posta elektronikoa kudeatu, besteak beste. 
 
Gainera, hobekuntza nabarmena antzematen ari da Kutxabank gure finantza-erakundearekin lan egiten duen merkataritza sektorearen fakturazioan, beraz, hitzarmenaren gakoetako bat jardueraren hazkundea sendotzea da, salmentak erraztea helburu duten berariazko produktuen bitartez. Gehien eskatzen den salmenta formuletako bat Saltegi Kredituak barne hartzen duen eskaintza da. 

Saltegi Kredituak eragiketak azkar eta eroso ixtea ahalbidetzen du, kontsumo arduratsua ahalbidetzen duen filosofiari eta kredituaren azterketa, kontrola eta esleipena egiteko eredu oso zehatzari jarraiki. Getxoko udalerrian oso ohikoa den merkataritza-establezimendu profil bati bideratuta dago zerbitzua. 

Getxo Enpresaren kide diren negozioen lehiakortasuna hobetzeko helburuz, Kutxabankek negozio hipoteka mailegua ere jarri du euren eskura, negozioak jartzeko higiezinak eros ditzaten, edo negozio mailegua, zirkulatzaile beharrizanei erantzuteko edo hornikuntza profesionalaren erosketa finantzatzeko, altzarietatik makineriaraino, garraio elementuekin batera. 

Gainera, euren negozioen eguneroko kudeaketak errazteko diseinatutako berariazko produktuak ere izango dituzte eskura Getxo Enpresaren bazkide diren negozioek, esaterako, Negozio Kontua;Dual Profesional eta Visa Classic Empresa Visa txartelak;edo bere TPV modernoak, salerosketa eragiketak azkar eta segurtasunez osatzeko aproposak, izan ere, bezeroei funtzionaltasun oso interesgarriak eskaintzen dizkiete, hala nola contactless txartelen bidez ordaintz

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120