79 ekarpen sartu dira

Udalak gizarte politiken aldeko ituna sustatu du, bizi kalitatea hobetzeko

Akordio estrategiko hau 12 helbururen bidez egituratzen da, eta 46 neurri zehatzetan garatzen da

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 9a, asteazkena - 12:17etan eguneratua

Udalak gizarte politiken aldeko ituna sinatu du, bizi kalitatea hobetzeko

Udalak gizarte politiken aldeko ituna sinatu du, bizi kalitatea hobetzeko

Galería Noticia

Udalak gizarte politiken aldeko ituna sinatu du, bizi kalitatea hobetzeko

Bilboko alkateak eta PSE-EEko bozeramaile Nekane Alonso eta Alfonso Gilekin batera ,Bilboko Udaleko Gizarte Politiken Ituna sinatu du. Itun hau Hiriaren Egoeraren Bilkuran iragarri zuen proposamena eta konpromisoa da. Akordio estrategiko honek alkateak 2017ko irailaren 15etik dakar.

Bilbo. Gaur goizean, Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan egindako ekitaldian, Alkatearekin batera Gizarte Ekintzako taldea egon da;horien artean, Iñigo Pombo zinegotzia.

Martxoaren hasieran Hiriaren Segurtasun Ituna sinatu ondoren, Gobernu Taldea Plan oso hau lantzen hasi zen, eta plana egiteko Udal Erakundean ordezkaritza duten alderdi politiko ezberdinen iritziak ere aintzat hartu ziren. Behin betiko dokumentu honetan Bilboko Udaleko talde politikoek egindako 79 ekarpen sartu dira, horiek aztertu eta eztabaidatu ondoren.

Akordio estrategiko hau sustatuz –12 helbururen bidez egituratzen da, eta 46 neurri zehatzetan garatzen da–, Udalak herritarren gizarte-eskubideak gauzatzearen aldeko ingurua sustatu eta egonkortu nahi du, eta Bilboko herritar guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea du helburu. Horrela, Udalak Bizkaiko hiriburuan beharrizana duten pertsona, familia eta kolektibo guztiei laguntzeko zerbitzu, baliabide, ekimen eta gizarte-proiektuak bermatzeko eta erantzunak emateko duen konpromisoa berretsi du.

Itun honekin, gizarte-kohesioa lortu, eta Bilbon bizi diren pertsona guztiek duintasunez bizitzeko gaitasuna izatea nahi da, euren egoera edozein dela ere.

12 HELBURU ETA 46 EKINTZA

12 HELBURU


  1.   Udal eskumenekoak diren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak lortzea bermatu, babesgabetasun, bazterketa, adineko pertsonen eta larrialdiko egoeren eremutik datozen eskaeretan.
  2.   Udal Gizarte Zerbitzuak zabaldu Udalak bere gain hartutako arreta ikuspegi edo eredu komunitarioaren arabera, eta profesionalen funtzioak egoki garatzeko beharrezko baldintzak sortu.
  3.   Zahartze aktiboa sustatu eta horretarako aukera ematen duen hiria eraikitzen aurrera egin.
  4.   Haur eta nerabeen bizi-baldintzak hobetzen lagundu.
  5.   Familia eta Haur Politikak sustatu familiei laguntzeko, familia mota ezberdinak aintzat hartuz.
  6.   Gastu zehatzei –ohikoak edo ez-ohikoak– aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei arreta eman, gizarte-bazterketa zein estali gabeko pobrezia egoera berriak saihestu, prebenitu edo arintzeko beharrezkoak direnak.
  7.   Etxerik ez izatearen eta egoitza-bazterketa larriaren egoera estrukturalaren arazoari ausardiaz aurre egin.
  8.   Indarkeria matxista desagerraraztean aktiboki lagundu.
  9.   Sozialki kohesionatutako Bilboren aldeko lana sustatu;gora doan gizartearen aniztasunaren balioa aukera moduan kudeatuko du, eta bizikidetza-hiri bezala nabarmenduko da.
  10.   Udal eremu ezberdinen koordinazioa eta lankidetza hobetu;egungo arazoei aurre egingo die, eta plan honen garapen egokirako eta Udalaren politika ezberdinetan gizarte-politiken transbertsalizaziorako aukera emango du.
  11.   Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta EUDELekin koordinazioa eta lankidetza finkatu.
  12.   Itun honen eremuan, Bilboko Udalak gizarte-politikei ematen dien aurrekontua handitu


46 EKINTZA

Horiek betetzeko, Bilboko Udalak 46 ekintza garatzeko konpromisoa hartu du, 8 atal nagusitan banatutakoak:

  1.   Populazio Orokorra: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eta Zerbitzu Zentraletan profesionalak ugaritzea;Asebetetze inkestak egitea;eta zailtasunak dituzten pertsonentzat dokumentuen izapidetzean aholkuak eta laguntza emateko aukera ematen duten jarduerak garatzea...
  2.   Adineko pertsonak: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) prestazioen apustua, berrikuntza, ebaluazioa eta hobekuntza jarraitua indartu;Zaintzaileei laguntzeko Udal Zerbitzua indartu, eta horren aldeko apustua egin;“Bilbo, Hiri Adiskidetsua Adinekoekin” II. Plana garatu, Begirada Aktiboa programa zabaldu...
  3.   Haurtzaroa eta Familia: babesgabetasun egoeran edo arriskuan dauden adingabekoekin eta familiekin esku hartzeko prozedura berrikusi, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera;eskola eremuan esku-hartze sozioedukatiboa garatu eta sustatu, hezkuntza zentroekin batera;gurasotasun positiboko programak garatu;2018an Bilbo “Hiri Adiskidetsua Haurrekin” bezala aitortzeko irizpideak bete, UNICEFek ematen duena, eta Haur eta Nerabeen lehenengo Udal Plana onartu;eta gizarte-larrialdiko egoeretan ostatu plaza berriak sortu, familien beharretara egokitutakoak...
  4.   Gizarte-bazterketa eta Pobrezia: irizpideak betetzen dituzten pertsona guztiek Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) eskuratzea bermatu, eta laguntzak modu egokian kontrolatu;kaleko esku-hartze sozioedukatiboko profesionalen kopurua handitu;udalerrian Etxerik gabeko Pertsonen egungo egoeraren gaineko azterketa egin, eta eguneko arreta zerbitzuetan, gizarte-jantokietan, intentsitate baxukoetan, gaueko ostatu zerbitzuetan, arrisku egoeran dauden pertsonentzat tutelapeko etxebizitzetan edo bazterketa edo arrisku egoeran dauden pertsonei eta egoera hauek saihesteko zuzendutako beste neurri berritzaileetan dauden plaza berrien kopurua baloratu.
  5.   Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista: auzoetako gizarte eta komunitate eragile berrien sentsibilizazioa eta formazioa, indarkeria matxistako egoerak aurreikusteko;sexu-erasoen aurrean herritarrek 0 tolerantzia jarrera eta konpromisoa izatea sustatu, eta adingabekoekin egiten den esku-hartzea berrikusi eta hobetu, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen biktima bezala ere aitortuak...
  6.   Bilbo, Kultura Anitzeko Hiria: errefuxiatuen harreraren ardura duten eragileak berrikusi eta hobetu;Zurrumurruen Aurkako estrategia zabaldu;eta Immigrazioaren Tokiko Kontseilua indartu...
  7.   Sailen arteko eta Erakundeen arteko Koordinazioa: Udal Etxebizitzekin Protokolo bat egin, babesgabetasun edo bazterketa-arazoak sor ditzaketen egoerak modu koordinatuan burutzeko, baita Koordinazio eta Lantaldeen Protokoloak egin ere, gizarte-politiketan eragina duten udal sailekin;OMICekin kontsumitzaileen eskubideak babesten dituen eta adinekoen kolektiboaren gaineko abusu egoerak aurreikusten dituen protokolo bat egin;eta Osakidetzarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin kolaborazioa indartu.
  8.   Itunaren jarraipen eta ebaluazio Batzorde bat sortu, itunaren garapenaren jarraipena egiteko aukera emango duena, horretarako esleitutako aurrekontu eta jarduerak zehazteari dagokionez.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120