zuhaitza kentzeko lanak bihar hasiko dira

Bilboko Udalak ezki bat kenduko du Casilda Andrearen parketik

Ezki honek 120 urte inguru ditu eta Casilda Andrearen parkean dago, urmaeletik hurbil

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 9a, asteazkena - 11:50etan eguneratua

Ezki (tilia platiphyllos) honek 120 urte inguru ditu eta Casilda Andrearen parkean dago, urmaeletik hurbil

Ezki (tilia platiphyllos) honek 120 urte inguru ditu eta Casilda Andrearen parkean dago, urmaeletik hurbil (BILBAO.EUS)

Galería Noticia

Ezki (tilia platiphyllos) honek 120 urte inguru ditu eta Casilda Andrearen parkean dago, urmaeletik hurbil

Ezkia segurtasun-arrazoiengatik moztuko da. Duela hilabete batzuk zenbait anomalia detektatu zituzten zuhaitzean. Hori dela-eta, azterlan sakonagoa egin dute eta ondorioa hauxe da: zuhaitzaren barruko aldean usteldura-iturri handia dago eta honek ezin onar daitezkeen mugetara murriztu du gaitasun mekanikoa. Ezkia kentzeko lanak bihar, maiatzak 10, egingo dituzte eta horretarako parkean ezkiaren inguruko aldea itxi beharko dute


BILBO. Bilboko Udalak ezki bat kenduko du Casilda Andrearen parketik, apurtzeko eta adar nagusiak erortzeko arrisku handia dagoelako. Ezkia urmaeletik hurbil dago. Arrazoi horregatik moztuko dute, arrisku handiagorik egon ez dadin.

Ezkiak (tilia platiphyllos) 120 urte inguru ditu, 30 metro altu da eta enborraren diametroa metro eta erdikoa da. Zuhaitzak itxura ona duen arren, barrutik oso ustelduta dago.

Duela zenbait hilabete Bilboko Udaleko Parke eta Lorategietako Zerbitzuko langileek ehun urte baino gehiago duen ezki honetan anomaliak detektatu zituzten. Horregatik azterlan sakonagoa egin zuten;hain zuzen zuhaitzen tomografia bat eta ultrasoinu bidezko erradiografia bat. Ateratako ondorioen arabera, zuhaitzaren barruko aldean usteldura-iturri handia dago eta horrek zuhaitzaren enborra apurtzeko eta adarrak erortzeko arrisku handia dakar.

Arrazoi horregatik moztuko dute, arrisku handiagorik egon ez dadin. Ezkia jende asko pasatzen den leku batean dago eta herritarren segurtasunerako bihar, eguena, kendu egingo dute. Lanak segurtasun osoz egiteko zuhaitzaren inguruko aldea, urmaeletik hurbil, hesiz itxiko dute.

Ezkia, segurtasun-arrazoiak direla-eta, moztu ondoren, Bilboko Udalak espezie bereko beste bat landatuko du, udazkenean, zaharra egondako lekuan.

ZUHAITZEN AZTERKETA BILBON

2016ko maiatzeko lorezaintzako kontratua hobetzeko, Bilboko Udalak aldizka egin ohi du uriko zuhaitz historikoen ikuskapena. Horrela, areagotu egin da zaintza eta hobetu herritarren segurtasuna.

Bilboko lorategi-guneek 1,3 milioi metro karratuko azalera dute. Zuhaitzak 34.000 dira.
Udaleko teknikariek arriskuaren analisi sakona egiten dute, adinagatik eta dauden lekuagatik egurrean akatsak dituzten zuhaitzekin hasita. Uriko 34.000 zuhaitzetatik (20.000 lorategietan eta 14.000 espaloietan) gehien zaindu behar direnak 2.000-3.000 dira, hau da, guztien % 10.

Jarduteko protokoloa:

  • Lehenik eta behin, txorkoetan egonik lerrokadurak osatzen dituzten zuhaitzen inbentarioa egin eta horretan oinarrituta, teknikari gaituek ikuskatu egiten dituzte eta azterketa sakonagoa behar duten zuhaitzak detektatzen dituzte. Parke eta lorategietako ikuskapenak egiten dituen talde mistoaren ardura da

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120