Tania Martínez ikertzailea da egilea

Testuinguru aktibistetako indarkeria sexista aztertzen duen lana emakunderen beka jaso du

Indarkeria sexistari buruzko imajinarioa aldatzearen beharraz ohartarazten du


2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 12:35etan eguneratua

Testuinguru aktibistetako indarkeria sexista aztertu du Emakunderen beka jaso duen azterlan batek

Testuinguru aktibistetako indarkeria sexista aztertu du Emakunderen beka jaso duen azterlan batek

Galería Noticia

Testuinguru aktibistetako indarkeria sexista aztertu du Emakunderen beka jaso duen azterlan batek

Gaur aurkeztu den ikerketak, “Euskadin indarkeria sexistari buruzko imajinarioak eraldatzea. Emakume aktibisten narratibak”, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak urtero emakume eta gizonen berdintasunarekin lotutako lanetarako ematen dituen hiru beketako bat jaso du. Azterlanaren egileak, Tania Martínez Portugal ikertzaileak, indarkeria sexista aztertu du Euskadiko ingurune aktibistetan, eta, horretarako, gizarte-mugimenduetako, sindikatuetako, alderdi politikoetako, komunikabide alternatiboetako eta GGKEetako emakume aktibistekin batera tratu txarrei buruzko euren narratiba berreraiki du, Produzkio Narratiboen teknika erabiliz.

Azterlanak ondorioztatzen du, bakoitzaren berezitasunak kontuan izanik eta orokortasunerako dagoen arriskua kontuan izanik, Euskadiko erkidego aktibisten espazioetan indarkeria sexista gertatzen dela eta legitimatu egiten dela, beste edozein gizarte- eta kultura-testuingurutan indarkeriari eta justifikazioari bide ematen dieten logika berak nagusitzen direlako. Indarkeriaren kausetan eta hura gauzatzeko zenbait moduetan jarraitutasuna antzematen bada ere, beste gizarte-testuinguru batzuei dagokienez, zenbait zehaztasun daude: sexismoari eta indarkeria sexistari uko egiteari, borroken hierarkizazioari edo aktibisten subjektibotasun feministari dagozkienak.

Azterlanak adierazten duen bezala, erkidego horien barruan sexismoa eta indarkeria sexista ukatzea zailtasun bat gehiago da sexismoari dagozkion bazterketa eta erasoak identifikatzeko unean eta horien aurrean jarduteko unean, eta erasoa jasaten dutenengan sumindura eta frustrazio handiagoa eragiten du horrek. Egoera horietan, kolektibo horien barruan presioaren edo abusuaren bizipena izan duten emakumeek adierazten dute, ondorioz, feminismoarekin duten lotura areagotu egiten dela.

Era berean, azterlanak dakarrenaren arabera, kolektibo mistoen barruan borrokak hierarkizatu egiten dira eta, horren arabera, sexismoari aurre egitea baztertu egiten da, harik eta dagozkien gainerako aldarrikapenak lortu arte. Ondorioz, indarkeria politikoa erakundearen aurrean eta haren interes eta eskarien gainean egiten dena da, eta indarkeria sexista eremu pribatura baztertzen da, eta, horretarako, beste testuinguru batzuetako erantzukizunak justifikatzen dira eta horietatik ihes egiten da.

Azterlanak, zentzu horretan, diskurtso-maila gainditzeko beharra nabarmentzen du eta dio kolektibo eta erakunde askok beren identitate kolektiboaren eta politikoaren parte gisa diskurtso feminista berenganatu izanak ez dakarrela beste maila batzuetan barneratu dutenik. Egiturazko arazoa izanik, indarkeria sexistarekin amaitzeak aldaketak behar ditu eta aldaketa hauek, besteak beste, beraiekin dakarte pertsonen arteko harremanak politizatzea, ardura kolektiboak onartzea eta aktibismo-eredu berriak sortzea.

Azterlanaren ondorio nagusietako bat indarkeriaren fenomenoaren inplikazio eta mekanismoen gaineko ezagutza zabaltzeko garrantzia da, indarkeria edozein egoeratan gertatzen dela ere. Tratu txarraren funtzionamenduaren eta adierazpenen gaineko kontzientzia handiagoak areagotu egiten du horiek identifikatzeko eta horiei aurre egiteko aukerak, bai jasaten duten emakumeen aldetik, bai gizartearen aldetik, oro har.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120