Aguraingo hegoaldean kokatzen da

20 zuhaitz espezie desberdin birlandatu dira Pedrokoko hezegunean

Zonalde hezeetako eta tokiko galeria basoko 4.430 ale landatuz: haltzak, lizarrak, astigarrak, basaerramuak, zuhandorrak, hurritzak, edota haritzak

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 12:26etan eguneratua

20 zuhaitz eta zuhaizka espezie desberdin

20 zuhaitz eta zuhaizka espezie desberdin

Galería Noticia

20 zuhaitz eta zuhaizka espezie desberdin

Nahiz eta bertan natural-natural ura metatzeko joera agerikoa izan, iraganean hezegunea drainatu egin zen nekazal erabilerei leku egiteko. 2007an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko diru-laguntza bati esker, Aguraingo udalak lur-sailak erosi zituen hiru xede buruan: hegaztiak erakartzeko eta babesteko gotorleku bat sortzea;ur goraldietan, Egileor eta Santa Barbara ibaien urei arrisku gabeko gainezkatzea ahalbidetzea;eta hezegunearen inguruan ibilbide bat, zein behatoki bat sortzea jendartearen aisialdirako, zein sentsibilizaziorako.

Birlandaketak bitarte, inguruan landaredi ugari jarri da, hezegunea eta berezkoak dituen flora eta fauna babestearren. Halaber, 3 zonalde birlandatu barik utzi dira, hezegunearen panoramika orokorraz gozatze aldera: bat behatokitik aurrez aurre;beste bi Lezago ibaiaz parez pare den ibilbidean.

Lezago ibaiaren ertzean, grafiosisak erasan egiten ez dien zumarrak landatu dira (Ulmus minor);onddo horrek penintsulan zumarrak gutxiarazi ditu, 70 hamarkadatik gaur egunera arte. Espezie hori berreskuratzeko, Zerenthya elkartearekin lankidetzan, 25 ale berri landatu dira Pedrokoko hezegunean. Besteak beste, “rabicorta w-blanca” espezieko tximeletaren bizitoki eta jana: Europa osoan gero eta gutxiago atzematen ari den lepidoptero oso kaltebera.

Era berean, hezeguneko inguruan, ur-goraldiek bere egiten dituen eremuan, uretako 640 espezietako ale landatu dira: ezpata-belarra (Typha latifolia), ihia (Scirpus holoschoenus

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120