DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Andoni Ortuzarrek jaso du

Sabin Etxean egon da gaur Espainian AEBko enbaxadorea dena

Egungo egoera politikoa aztertu dute eta Euskadi eta Amerikako Estatu Batuen artean harreman ekonomiko eta komertzialak indartzeko ahaleginaren alde agertu dira

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 13:36etan eguneratua

Espainian AEBko enbaxadorea Sabin Etxean egon da gaur

Espainian AEBko enbaxadorea Sabin Etxean egon da gaur

Galería Noticia

Espainian AEBko enbaxadorea Sabin Etxean egon da gaur

Bilerak 50 minutuko iraupena izan du eta adeitasun eta lankidetza giroan egin da. Richard Duke Buchan III.ak enbaxadore kredentzialak 2017ko abenduaren 11n aurkeztu zituen Espainiako Erresumaren aurrean eta egunotan Euskadira etorri da bisita ofizialean. Atzo Ajuria Enean hartu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bilbon ere izan zen Juan Mari Aburto hiribilduko alkatearekin.

Duke Buchan III.ak interes berezia erakutsi du Euskadiko egoera politiko eta ekonomikoa ezagutzeko, ETAren behin betiko disoluzioaren ondoren aldi berria zabaltzen delarik. Enbaxadoreak Ortuzarri galdegin dio EAJ-PNV Espainiako eta Europako agertoki politikoan betetzen ari den eginkizun erabakigarriaz. Eta txalotu du bere herrian gero eta euskal enpresa gehiago ezartzen ari direla, inbertsio horiek enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzen dutelarik.

Ortuzarrek, bere aldetik, AEBko diplomatikoari adierazi dio EAJ-PNVk euskal erakundeetatik eta Euskadiko eragile sozioekonomikoetatik bultzatu nahi dituela AEBrekin harreman politikoak,kulturalak eta ekonomikoetan sakontzeko ekimenak, eta Euskadi eta munduko lehen potentziaren arteko fluxu komertzial eta enpresariala indartzeko ahalegina egin nahi duela. Jeltzaleen buruak era berean azaldu dio enbaxadoreari Ipar Amerikan bizi diren euskaldunen historia, Idahoko artzainetatik hasita gaur egun Amerikako Estatu Batuetan bizi diren kualifikazio handiko profesionaletaraino, batzuk euskal enpresetan eta hainbat hango enpresetan. Ortuzarrek eta Duke Buchan III.ak era berean azpimarratu dute AEBn bizi den euskal diasporak bere bi nortasunak oso era harmoniatsuan zaintzen eta babesten dituela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120