Zirrikituetatik begira

ETA eta punto?

Josu Torre - Martes, 8 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

aUZOLOTSA bezalako berba latzez hastera noa, ez hitza edo perpausa ezkorrez sekula egiten ez dudan bezala. Gaurkoan, barrenak eskatzen didalako, ia mundu guztiak Kanbon omenaldia, ospakizuna, ikuskizuna, esker ematea, une historikoa eta abar ikusi duten leku edo momentuan, neronek aspalditik an-tzezten gabiltzan farsa bat ikusi dudalako. Kosakoen zalditeria nire gainera jaurti dezazuen baino lehenago, galdera xume bezain erantzun zailekoez aurreratuko naiz. Dagokigun gaian, ETAren akabaeraz, alegia, Zer berri gertatu da harako 2011.eko urriaren 20.etik gaurdaino? Zehaztera bidean, Nork izan du eszenaratze hau 2.385 egun atzeratzeko interesa? Nork irabazi edo galdu du zerbait, agonia hainbeste luzatzean? Talde armatu bat izan bada, armak utzi edo ez dutela erabiliko erabaki ondoren, Akabo! Kitto!

Baina, Kia! Ekinean aurrera. Artxibo modukora jo dut eta espero nuena espero nuen bezala aurkitu ere. Alegia, politika paradoxaz blai dagoela. Larunbatean, Donostiako Haizearen Orrazian, Sorturen adierazpen edota an-tzezpen zabal bat izan zen. “. . . inork ez dezala borroka armatua aitzakitzat hartu . . .” Paradoxa dator, 2011.en urte berean sortzen dela Sortu, ETAk armak uzteko erabakia baino 10 hilabete lehenago. Jaiotzeaz batera, aurreko Batasuna edo HB edo delako guztien oinordeko bezala azaltzen da gizartera eta laister, EH Bildu hauteskunde koalizioa egiteko orduan, handik heredatuko gehiengoaz baliatzen da, Eusko Alkartasuna, Aralar edo Alternatiba-ko gutxiengoen gainetik hautetsiak izendatzeko orduan. Polimiliak sortu zirenetik -eta lehenago- bi korronte nabarmen eta jakin izan ditu Ezker Abertzaleak, borroka armatuaren aldekoak, batetik, eta beste bide batzuk baliatu zaleek, bestetik eta zalantza gutxitxo ditut, lehenak eraman dutela lema, agerian behintzat, hedabide lagunak bideratzen. Beti hurbilen izan duen egunkariaren larunbateko kontraportada “Agur eta Eskerrik asko” batekin dator, kasurako eta euskaraz dugun egunkari bakarrak kristoren omenaldia egin dio edizio berezi batekin, ohorezko “Agur eta punto” esanez.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120