Brankaganetik kikuke

Garratza gozotu gurean

Ramon Basaldua - Martes, 8 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

sAN Mamestik pozik urtetea ez da erreza izan amaitzear dagoan denporaldi honetan. Datuak oso esangura-tsuak dira, Athleticek sei garaipen bakarrik eskuratu ditu-eta hamazortzi partidutan. Betisen aurkako partiduan zuri-gorriek menderatu egin eben aurkaria eta ondo mereziduta lortu eben garaipena. Ganera, zaleriaren erantzuna hasiera baten uste baino hobea izan zan denporaldiko azken aurreko partidua ikusteko, aurretikoak oso makalak izan arren. Kontuak kontu, denporaldia konpon-tzerik egon ez arren, itxaron daigun ekipoak ahalik eta amaierarik duinena emotea ikasturteari orain arteko porrot ugariek itxitako zapore garratza apur bat gozotuteko.

Denporaldia konpontzerik egon ez arren, itxaron daigun ekipoak ahalik eta amaierarik duinena emotea ikasturteari

Betisen aurkako partiduak barriro erakutsi deusku Athletic zaleak asko maite dauela bere taldea. Izan be, ia 35.000 ikusle ugari batu ziran Katedralean zuri-gorriek eta zuri-berdeen arteko partiduan. Zale asko dira arrazoi askogaitik. Hasteko, Athleticek itxura negargarria emon eban aurretik San Mamesen A Coruñako Deportivo eta Levanteren aurka jokatutako partiduetan. Beste alde batetik, Zigandaren taldeak maila makala emon eban aurreko jardunaldian Anoetan Realaren aurka. Hau guztia gitxi balitz, sailkapenera begiratuta partiduak ez eukan ezelango garrantzirik lehiakide bientzako. Halanda be, zaleriak ez eban huts egin eta esan beharrik ez dago klub honetan ze garrantzitsua dan hausturarik ez egotea taldearen eta zaleriaren artean.

Aurreko partiduetan taldeak emondako errendimendu eskasa ikusita edo, Zigandak aldaketa ugari egin ebazan Betisen aurkako partiduan. Entrenatzaileak aulkian itxi ebazan Iturraspe, San Jose, Susaeta eta Cordoba eta jokatu barik geratu ziran Raul Garcia eta De Marcos, zigortuta egozalako, eta Balenziaga lesionatuta. Beraz, Zigandak goitik behera aldatu eban hamaikakoa. Ganera, jokatzeko sistemea be aldatu egin eban, hiru zentral zelairatuta, hegalak Lekue eta Saboritentzat itxita. Saiakera honek ez eban emaitza ona emon Gironan baina entrenatzaileak barriro egin gura izan dau denporaldia amaitu baino lehen. Egia esateko, Athleticek sendo jokatu eban, lehen mailan jokorik onenetarikoa egiten ari dan Betisen aurka eta ondo merezidutako garaipena eskuratu eban. Zuri-gorriek erakutsitako nagusitasuna ikusita, barriro sortzen jaku itauna: Zergaitik emon dau hain gitxitan bere mailarik onena taldeak? Galdera horren harira, aurreko astean adierazpen interesgarriak entzun genduzan Lezamako prentsa aretoan. Egiak guztiak. Mikel Ricok esan eban ez dagoala errudun bakarra. Arrigorriagako erdilariaren ustetan, jokalariek ez dabe emon euren mailarik onena emon. Horregaz batera, entrenatzaileak ez dau asmatu jokalari bakotxaren onena atarateko orduan. Denboraldiaren laburpen egokia dala uste dot. Kuko Zigandak esan eban, Kepa, Nuñez eta Cordoba kenduta, ganerako jokalariek ez dabela beste urte batzuetako mailea emon. Egia da entrenatzaileak esandakoa. Gauza bategaitik edo besteagaitik, Aduriz, Raul Garcia, Iturraspe, Beñat, San Jose, De Marcos eta enparauak euren maila onenetik urrun geratu dira amaitzear dagoan denporaldian.

Athleticen etorkizun oparoa ikusi neban Betisen aurkako partiduan: Kepa, Yeray, Nuñez, Lekue, Williams, Muniain, Iñigo Martinez, Cordoba eta atzetik datozen Iñigo Vicente, Guruzeta, Undabarrena, Unai Simon, Nolaskoain, Sillero eta enparauak. Hori be, balorau egin behar dogu Athleticen.

etiquetas: ramon basaldua

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120