datorren udazkenean hasiko da kopa edo kanporaketa formatuan

Euskal Herri osoko taldeek jokatuko dute Euskal Errugbi Liga berrian

Bultzatzen duten erakundeen nahia da 2020. urtetik aurrera liga behin betiko irmotzea

EP - 2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 17:19etan eguneratua

Euskal Herri osoko taldeek jokatuko dute Euskal Errugbi Liga berrian.

Euskal Herri osoko taldeek jokatuko dute Euskal Errugbi Liga berrian. (Irekia)

Galería Noticia

Euskal Herri osoko taldeek jokatuko dute Euskal Errugbi Liga berrian.

Mugaz gaindiko Euskal Errugbi Liga garatzeko ITUN berria aurkeztu du astearte honetan Bilbon Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE), Nafarroako eta Iparraldeko errugbi federazioetako ordezkariek. Iparraldeko taldeen maila gorena eta bertan hain zabaldua den errugbi kultura baliatzea da Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria euroeskualdearen esparruan bultzatu nahi den proiektuaren helburua, EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Iparraldeko Euskal Mankomunitateko taldeak batuz proiektu erakargarri baten inguruan.

BILBO. Lehiaketa berria datorren udazkenean jarriko da abian senior mailan, kopa edo kanporaketa formatuan, eta bultzatzen duten erakundeen nahia da 2020. urtetik aurrera liga behin betiko irmotzea.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Iñaki Laskurain Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea, Joseba Etxauri Nafarroako Errugbi Federazioko presidenteordea eta Alain Fariscot Iparraldeko 64 Departamentuko Errugbi Batzordeko presidentea egon dira aurkezpenean, San Mamesen. Euskadiko errugbi talde nagusietako ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Pirinioetako bi aldeetako taldeen artean formakuntza mailetan dagoeneko izaten ari den lankidetza goi mailako errugbian ere finkatzea da proiektuaren helburua, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan. Proiektua kudeatzeko erakunde bat ere eratuko datozen hilabeteotan.

Datorren udazkenean hasita, euskal talde onenetatik gehienak biltzea da Euskal Errugbi Liga proiektuaren asmoa. Hasierako bi denboraldietan Euskal Liga kanporaketa formatuan jarriko da abian, kopako txapelketa baten antzera, eta denboraldiaren amaieran neurtuko lirateke bi aurkari sendoenak.

Bi denboraldi iraungo lituzkeen egokitze aldiaren ondoren, helburua da 2020tik aurrera liga formatuan behin betiko abian jartzea Euskal Liga, EAEko eta Nafarroako talde onenekin, eta Iparraldeko talde sendoenekin ere, Biarritz Olympique-Pays Basque eta Aviron Bayonnais izan ezik, bi talde horiek Frantziako Top-14an izan baitira hainbnaty denbora -munduko liga onenean, alegia-, eta zilarrezko kategorian daude gaur egun (Rugby Pro D2).

Errugbiarentzat mugaz gaindiko jardute esparru berria finkatzeko proiektuan senior maila eta prestakuntza mailak sartzen dira, bai gizonezkoenak bai emakumezkoenak. Emakumezkoen proiektuari dagokienez, helburua da emakumearen errealitatearen neurrira egokitutako proiektu bat bultzatzea, azken urteotan garatu diren mugaz gaindiko lehiaketei jarraipena emanez.

Izan ere, mugaren bi aldeetako klubek eta federazioek urteak daramatzate elkarlana sustatzen selekzioen inguruan edo formazioaren alorrean, eta ekimen honek lankidetza hori egituratu nahi du.

SORBURUA

Errugbia sustatzen elkarlanean aritzeko hiru federazioek azken urteetan sinatu dituzten akordioetan du sorburua proiektu berriak. 2016an Euskal Errugbi Federazioak hitzarmen bat sinatu zuen Cote Basque-Landas Batzordearekin, mugaz gaindiko jardute eta lehiaketa esparru berria garatzeko.

Azken urtean Irizar Mugaz Gaindiko Txapelketaren lehenengo edizioa jokatu da, eta bertan parte hartu dute Ohorezko Mailako Euskadiko lau klubek eta Iparraldeko lau klubek. Txapelketa horrek Akitania-Euskadi euroeskualdearen diru laguntza jaso zuen.

2017ko martxoan Nafarroako Foru Komunitatea elkartu zen Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria euroeskualdera. Gainera, 2017ko urrian, Nafarroako Errugbi Federazioa ere elkartu zen akordiora errugbiarentzat mugaz gaindiko jardute esparru berria garatzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Deportes

ir a Deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120