Ibilbidea maiatzaren 11n egingo da

Udalak ibilbide parte-hartzaile bat antolatu du genero ikuspegitik udalerria aztertzeko

Udaletxeko plazatik irtengo da 17:00etan

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 13:26etan eguneratua

Udaletxeko plazatik irtengo da 17:00etan. Udalerrian zertzuk hobetu daitezkeen antzeman nahi da, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrerako. Helburua etorkizuneko hiri antolamendua zehaztea da, hirigintza inklusibo baten ikuspegitik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herria hobetzeko pauso bat gehiago emango du.

Horretarako, genero ikuspuntua txertatu du Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO). Baina ez du bakarrik egin nahi. Zeregin honetan herritarrak eta eragile sozialak bidelagun izan nahi ditu, hirigintza inklusiborako hauen esperientzia eta errealitatea kontuan hartzeko.

Duela gutxi Udalak herritarren parte-hartze prozesu bat martxan jarri zuen. Zornotzarrek informazioa eman zuten genero ikuspegitik Amorebieta-Etxanon izan daitezkeen arazo, beharrizan eta irtenbide posibleei buruz, galdetegi bati erantzunda eta hainbatekin izandako elkarrizketekin.

Orain Udalak ibilbide parte-hartzaile bat antolatu du. Bertan egongo dira lehenengo fasean parte hartu zutenak, elkarrizketetan zein galdetegietan, teknikariak eta udal ordezkariak eta baita parte hartu nahi duten herritar guztiak ere. Ibilbidea maiatzaren 11n egingo da. Udaletxeko plazatik irtengo da 17:00etan.

Ibilbideak hobetzeko aukerak antzemateko balioko du, hirigintza inklusiboaren ikuspegitik. Azken batean herri hobe bat izan nahi da, inklusiboagoa.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra funtsezko tresna da Amorebieta-Etxanoren etorkizuna zehazteko. Horregatik, egingo diren ekarpen guztiak garrantzitsuak izango dira herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ikuspuntu guztietatik irisgarriagoa izateko (segurtasuna, azpiegiturak zein zerbitzuak).

HAPO

Etorkizunean herriak izango duen hiri antolamendua zehaztea oso lan teknikoa da eta bertan jasotzen dira bai lege arloko kontuak eta baita hainbat sektore plan ere.

Era berean, bestelakoak ere kontuan izan behar dira, esaterako desgaitasunen bat dutenak (mugikortasun urria, itsuak, etab.), menpekoak, adin nagusiak, umeak, etab. hiria diseinatu eta zehazterakoan, eta guzti hori genero ikuspuntua abiapuntu hartuta. Honi “hirigintza inklusiboa” deitzen zaio. Hiria aztertu eta proiektatzeko modua zabaltzen duen ikuspegi bat da azken batean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120