San Mamesen jokatuko da

Oraindik eros daitezke Bilbon izango den Errugbi finalarako sarrerak

Sarrerak http://www.epcrugby.com/bilbao2018.php webguneko plataformaren bitartez lortu daitezke


2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 13:00etan eguneratua

Errugbiko finalez gozatzeko aplikazio berria

Galería Noticia

Errugbiko finalez gozatzeko aplikazio berria

Aukera bikaina da maila goreneko errugbia ikusteko;izan ere, historian, lehenengo aldia da European Proffesional Club Rugby (EPCR) erakundeak finalak Sei Nazioen zirkuitutik kanpo dagoen hiri batean antolatzen dituena.

Britainiako Gloucester Rugby taldea eta Galesko Cardiff Blues arduratuko dira maiatzaren 11n Challenge Cup txapelketaren titulua eskuratzeko San Mamesen jokatuko diren finalak inauguratzeaz, 21:00etatik aurrera. Partidarako sarrerak saltzeari dagokienez, nabarmen gainditu dira EPCRk markatutako kopuruak;izan ere, finala ikusteko 31.000 sarrera saldu edo erreserbatu dira. Hala ere, oraindik daude salgai eserlekuak 25 eurotik aurrera.

Bestalde, Ingalaterrako Leinster Rugby taldeak eta Frantziako Racing 92 taldeak Champions Cupeko finala jokatuko dute maiatzaren 12an San Mamesen, 17:45ean. Guztira, 49.000 sarrera saldu dira partidarako;hortaz, Europako Koparen finalerako estadioa bete-beteta egotea espero da, 2013. urtetik gertatu ez dena. Partidarako azken sarrerak 70 eurotik gora daude salgai.

ERRUGBIKO FINALEK 100.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO EKARRIKO DITUZTE BILBORA

EPCR klubak aurreikusi duenaren arabera, maiatzaren 11ko eta 12ko asteburuan 100.000 errugbi-zale etorriko dira Bilbora, lau talde finalistak animatzeko edo ohiko zirkuitutik kanpo egingo diren errugbi-finaletako bat ikusteko asmoz.

Norgehiagoka horiek joka

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120