BEHARREZKOA DEN INFORMAZIOAREKIN

Bilboko Udalak errugbiko finalez gozatzeko apliklazio bat kaleratu du

EPCRugby Bilbao Finals 2018 aplikazioa dago eskuragarri iOS eta Android plataformetan

deia.eus - Lunes, 7 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:31h

Bilboko Udalak beste apliklazio bat kaleratu du errugbiko finalez gozatzeko

Bilboko Udalak beste apliklazio bat kaleratu du errugbiko finalez gozatzeko

Galería Noticia

Bilboko Udalak beste apliklazio bat kaleratu du errugbiko finalez gozatzeko
  • Bisitariei eta herritarrei finalei buruzko informazioa emateko tresna bat izango da, eta hauexek jasoko dira bertan, besteak beste: finalen kirol-alderdiak, hiriko leku interesgarriak, gomendatutako garraiobideak, Fan Zone eremuko jardueren programa, aholkuak eta gomendioak
  • Maiatzaren 11n Cardiff Blues eta Gloucester Rugby taldeek Challenge Cup finala jokatuko dute 21:00etatik aurrera, eta maiatzaren 12an, berriz, Champions Cup finala jokatuko dute Racing 92 eta Leinster Rugby taldeek
  • Oraindik eros daitezke Challenge Cup eta Champions Cup finalak zuzenean ikusteko sarrerak www.epcrugby.com/bilbao2018 webgunearen bitartez


BILBO. Bilboko udalak EPCRugby Bilbao Finals 2018 aplikazioa kaleratu du San Mamesen jokatuko diren maiatzaren 11ko eta 12ko errugbiko finalez gozatzeko beharrezkoa den informazioa eskuragarriago eduki dezagun. Tresna horren helburua da bisitariek eta herritarrek errugbiaren jaiaz gozatzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzea Bilbon jokatuko diren kirol honetako kluben arteko Europako bi final nagusietan dena prest izateko. Challenge Cup eta Champions Cup dira txapelketak.

Eskugarri dago Bilboko Udalak sustatutako mugikorretarako aplikazioa, iOS eta Android plataformetarako. Tresna horren bitartez, errugbiko finaletako informazio erabilgarria kontsultatu ahal izango da, hala nola San Mameseko estadioaren ezaugarriak eta kokapena, Euskadiko beste leku batzuetatik Bilbora iristeko gomendatzen diren garraiobideak, aholkuak eta gomendioak, turismo-leku interesgarriak eta Fan Zone eremuko eta hiriko beste espazio batzuetako jardueren programazioa, bai eta merkataritza-jarduerari buruzkoa ere.

Aplikazioak, halaber, denbora errealean bidaliko ditu berriak eta alertak lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Horrela, erabiltzaileek une oro izango dute jardueren programazioan gerta daitezkeen aldaketen berri edo kirol-ekitaldi garrantzitsu honetan sor daitezkeen berritasunen berri. Horrez gain, hiriari buruzko iradokizunak, segurtasun-gomendioak edo partidak hastear direnean estadiora joateko abisuak jasoko dituzte.

ORAINDIK ESKURAGARRI CHALLENGE CUP ETA CHAMPIONS CUP FINALAK ZUZENEAN IKUSTEKO SARRERAK


Oraindik eros daitezke Challenge Cup eta Champions Cup finalak zuzenean ikusteko sarrerak http://www.epcrugby.com/bilbao2018.php webgunearen bitartez.

Gloucester Rugby eta Cardiff Blues arduratuko dira maiatzaren 11n Challenge Cup txapelketaren titulua eskuratzeko San Mamesen jokatuko diren finalak inauguratzeaz 21:00ean.

Partidarako sarrerak saltzeari dagokionez, EPCRk markatutako aurreikuspenak soberan gainditu dira;izan ere, 31.000 sarrera saldu edo erreserbatu dira maiatzaren 11n, ostiralean.

Bestalde, Leinster Rugby eta Racing 92 taldeek Champions Cup jokatuko dute maiatzaren 12an San Mamesen, 17:45ean. Champions Cup finalerako 49.000 sarrera saldu edo erreserbatu dira, hortaz, baliteke Europako Kopako finalean estadioa bete-beteta egotea, azkenengoz 2013. urtean gertatu zen bezala.

ERRUGBI FINALEK 100.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO EKARRIKO DITUZTE BILBORA


EPCR klubak aurreikusi duenaren arabera, maiatzaren 11ko eta 12ko asteburuan 100.000 errugbi-zale etorriko dira Bilbora, lau talde finalistak animatzeko edo ohiko zirkuitutik kanpo egingo diren errugbi-finaletako bat ikusteko asmoz.

Norgehiagoka horiek jokatzeko egoitza gisa Bilbo hautatu izana mugarri historiko bat da;izan ere, sei nazioen zirkuitutik kanpo ospatuko diren lehenengo finalak izango dira. Euskal publikoak, beraz, Europako klub profesionalen arteko errugbi-partida garrantzitsuenak zuzenean ikusteko aukera izango du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120