maiatzaren 10ean, bidebarrietan

Donna Leon idazlearen azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia Bilbon

  • Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
  • Kulturan espezializatutako Alicia San Juan kazetariak aurkeztuko du.

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 11:13etan eguneratua

Bidebarrieta kulturguneak 'La tentación del perdón'aurkezpena jasoko du ostegunean

Bidebarrieta kulturguneak 'La tentación del perdón'aurkezpena jasoko du ostegunean

Galería Noticia

Bidebarrieta kulturguneak 'La tentación del perdón'aurkezpena jasoko du ostegunean

Ostegun honetan, maiatzak 10, Bidebarrieta Kulturguneak beste aurkezpen ekitaldi bat prestaute dauka. Donna Leon idazlearen azken eleberriaren aurkezpena, hain zuzen ere, La tentación del perdón (Seix Barral arg.). Sarrera librea izango da, kulturgunearen leku guztiak bete arte. Ekitaldia kazetari espezializatu batek auzkeztuko du, Alicia San Juan da bere izena. Ezinezkoa bazaizu egun horretan Bidebarrietara joan aukera izango duzu ekitaldia streaming-ez jarraitzea, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.


BILBAO. Eleberri beltzean espezialista den Donna Leonek (New Jersey, Estatu Batuak, 1942) Perugian eta Sienan (Italia) ikasi zuen eta 1981etik Venezian bizi da. Turismo gidari gisa egin zuen lan Erroman, publizitateko testu erredaktore moduan Londonen eta irakasle gisa Europako eta Asiako zenbait ikastetxe estatubatuarretan. Brunetti komisarioa protagonista duten hogei eleberri inguru argitaratu ditu, horien artean, intrigako eleberri onenaren sari garrantitsua lortu zuen Muerte en La Fenice (1992), Amigos en las altas esferas (2000) —CWA Macallan Silver Dagger Saria—, eta azkenengoak, Cuestión de fe (2010), Testamento mortal (2011) eta La palabra se hizo carne (2012).

Donna Leon Sin Brunetti saiakera liburuaren egilea ere bada eta Paseos por Venecia gida-liburu atipikoaren hitzaurrea idatzi du. 26 hizkuntzatara, txinerara barne, itzuli diren bere liburuak benetako kritika eta salmenta fenomenoa dira Europa osoan eta Estatu Batuetan.

Entrega berri honetan, komisario ezagunak, bere familiari zor dionaren, gizarteari zor dionaren, erabaki txarren ezusteko ondorioen eta bihotzetik sortzen den krimena barkatzeko tentazioaren artean banatuta dagoen emakumeari buruz ikertuko du. Questura (polizia buruzagitza) barruko filtrazio posibleen arazoari aurre egiten dion bitartean, Brunettik ezustean jasoko du Paolaren, bere emaztearen, lagun bat, oso arduratuta, seme nerabearen jarrera arraroa dela eta.

Adiskidearen senarra konorterik gabe eta buruko kalte larriekin agertzen denean Veneziako zubi baten oinetan, Brunetti semearen portaerarekin erlazionatuta egon daitekeela hasiko da pentsatzen. Baina egiara daraman bidea, Brunettik ondo dakien bezala, ez da lerro zuena izaten;Gaspariniren bulegoan egindako erregistro zorrotzak, izeba zahar baten beherapen kupoi kopuru ez ohikoa erakusten du. Horrek, Veneziako osasun sistemaren kontrako iruzurra azaleratuko du.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120