Milo Rau zuzendari suitzarrak Five Easy Pieces antzezlana dakar Arriagara

Ikuskizunaren nederlanderazko jatorrizko bertsioaren bi emanaldi programatu dira, gaztelaniazko eta euskarazko gain-tituluekin, ostiralean, maiatzaren 11n, 20:00etan eta larunbatean, 12an, ordu berean

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 10:49etan eguneratua

Arriaga Antzokiak, Marc Dutroux ume hiltzailearen kasu tamalgarria modu trebe eta bikainean jasotzen duen Five Easy Pieces antzezlana eskainiko du

Arriaga Antzokiak, Marc Dutroux ume hiltzailearen kasu tamalgarria modu trebe eta bikainean jasotzen duen Five Easy Pieces antzezlana eskainiko du

Galería Noticia

Arriaga Antzokiak, Marc Dutroux ume hiltzailearen kasu tamalgarria modu trebe eta bikainean jasotzen duen Five Easy Pieces antzezlana eskainiko du

Duela 20 urte, belaunaldi oso bat hunkituta geratu zen Marc Dutroux ume hiltzaile belgikarraren kasuarekin. Orain, 20 urte geroago, Milo Rau zuzendari suitzarrak Five Easy Pieces antzezlana dakar Bilbora, Bilboko antzokirik ikusgarrienera, benetako ikuskizun zirraragarri bat dana. Konfrontazio esperientzia den antzezlan bikaina. Ikuskizun hau benetandenboraldi osoko ikuskizuna izango da.

Egilea benetako gertakarien testigantzetan eta berritzeetan oinarritzen da, aipatutako Marc Dutroux ume hiltzailearen kasuan, besteak beste, umeek dakiten, sentitzen eta egiten dutenaren mugak agerian jartzeko. Erabat estetikoak eta antzerkikoak diren galderak gai moralekin nahasten dira: Zelan uler dezakete umeek narratibaren, enpatiaren, galeraren, mendekotasunaren, zahartzaroaren, etsipenaren edo altxamenduaren benetako esanahia? Gure beldurrak eta nahiak agerian geratzen al dira antzezten ikusten ditugunean?

Bere gaia dela eta 16 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den lan honek argi eta garbi erakusten du ondo egindako antzerkiak, kalitatez, errespetuz eta eszenan jartze bikainaren bitartez, edozein gai landu dezakeela, oso arantzatsua bada ere, itxuraz tabuak diren gaiak barne, umeekin erlazionatutako gertakariak, adibidez. Five Easy Pieces lana, istorio tragiko batean oinarrituta sortutako goi mailaren eta edertasun artistikoaren adibide argia da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120