aste honetan izango dira kalean

Bilboko Udaltzaingoak 33 auto berri estreinatuko ditu uritik patruilatzeko

Udaltzaingoak dituen 120 ibilgailuetatik, 58 gutxi gorabehera renting sisteman dauzkate eta kilometro kopuro zehatz bat egitean aldatzen dituzte

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 11:39etan eguneratua

Bilboko Udaltzaingoak 33 patrulla-auto berri izango ditu

Bilboko Udaltzaingoak 33 patrulla-auto berri izango ditu

Galería Noticia

Bilboko Udaltzaingoak 33 patrulla-auto berri izango ditu

33 patruila-auto berri hauek zaintzarako eta herritarren segurtasunerako erabiliko ditu Bilboko Udaltzaingoak. Renting sistema bat daukate eta horren bidez patruila-autoak etengabe modernizatu daitezke.

BILBO. Ibilgailu berriak kalean daude eta lau urterako alokatu dira. Renting sistema horren bidez patruila-autoak etengabe modernizatu daitezke.

33 ibilgailu berriek Bilboko logoa eta euskal polizien oraingo ezkutua daukate (eguzkilorea, polizia-gorputz desberdinak bateratzen dituen ikurra). Gainera, beste ibilgailu bi hartu ditu Udaltzaingoak, poliziaren beste zeregin batzuetarako erabiliko direnak.

'Mercedes clase B Sport Tourer' Diesel modeloko 35 ibilgailu dira eta 2013an erositakoen ordez erabiliko dira. Ibilgailu berri hauek indartsuagoak dira eta eraginkorragoak kontsumoaren eta kutsaduraren aldetik, CO2 emisioen mailak txikiagoak direlako eta kontsumoa ere txikiagoa delako.

35 ibilgailu berri hauek Udaltzaingoak renting sistemarekin daukan multzo batekoak dira;renting sistemako beste multzoaren epea datorren urtean bukatuko da. Hori dela-eta, renting sistemako bigarren multzoko ibilgailu horiek eta jabetzakoek (Bilboko Udalaren antzinago ezkutua daukatenak) ibilgailu berrien ondoan ibili beharko dute.

Ibilgailu berriek Udaltzaingoaren ezkutu berria daukate, tokiko gainerako poliziekin bat etorrita, Bilboko logoa eta 092 telefonoarekin batera. Gainera, ibilgailu berriek kolore berria daukate, grisa, oso erabilia Europako polizietan.

Gaur egun, Bilboko Udaltzaingoaren ibilgailuek 1.250.000 kilometro egiten dituzte urtean batez beste. 120 ibilgailu horiek Udaltzaingoaren ikurra daukate. Horietatik, 58 ibilgailu renting sistemaren bidez eskuratu dira eta gainerakoak udalaren jabetzakoak dira.

Bilboko Udaltzaingoaren ibilgailu errotulatuak:

  •   75 patruila-auto
  •   24 motor
  •   Lur orotako 8 ibilgailu
  •   12 furgoi
  •   Kameradun ibilgailu bat (*batiskafoa)

Udaltzaingoaren ibilgailuak berritzea da helburua. Horretarako, datozen urteotan ibilgailu berriak eskuratzen diren neurrian, Udaltzaingoaren irudia ere homogeneizatu egingo da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120