ekainaren 8an, 20:00etatik aurrera

“Bai, nire burua maite dut!” ekimenan parte hartu nahi duten emakumeak bilatzen dira

Ekintza horretan, emakumeek baiezkoa emango diote euren buruari, konpromisoa eta maitasuna adieraziz

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 10:39etan eguneratua

Bilboko Udalaren BLV-ART programak ekintza kolektiboa jasoko du ekainaren 8an

Bilboko Udalaren BLV-ART programak ekintza kolektiboa jasoko du ekainaren 8an

Galería Noticia

Bilboko Udalaren BLV-ART programak ekintza kolektiboa jasoko du ekainaren 8an

Partaide asko izango dituen ezkontza horretan parte hartu nahi duten emakumeak beharrezkoa izango da aurretik izena ematea ekainaren 4tik 7ra San Frantziskoko Udaltegian egingo den garapen pertsonaleko eta autoezagutzako tailerrean. Izena ematea: cosasdemay@gmail.com

BILBO. San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako garapenerako eta birgaitze integralerako elementu bultzatzaile nagusietako gisa kulturaren aldeko apustua egiten duen Bilboko Udalaren BLV-ART programak beste edizio bat izango du datorren ekainean. Programatutako jardueren artean, Bilborockek May Serrano artistak zuzendutako ekintza kolektiboa jasoko du ekainaren 8an, 20:00etatik aurrera. Ekintza horretan, emakumeek baiezkoa emango diote euren buruari, konpromisoa eta maitasuna adieraziz.

Ekintza, aurreko egunetan egingo den ezkontza aurreko ikastaroarekin hasiko da. Bertan, euren buruarekin ezkondu nahi duten emakumeek, maitasun erromantikoaren eta zainketen gainean gogoeta egiteko aukera izango dute. Tailerra San Frantziskoko Udaltegian izango da, ekainaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Doakoak diren arren, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, gaurtik aurrera, cosasdemay@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

“Bai, nire burua maite dut!” ekintza ekainaren 8an egingo da, Bilborocken, eta hainbat emakumek euren buruekin egingo duten ezkontza kolektiboa izango da, euren buruarekiko sentitzen duten maitasuna euren bizitzen ardatza dela erakusteko. Partaide anitzeko ezkontza horrek ohiko ezkontzaren pauso berberak jarraituko ditu, lore sortak, jantziak eta urduritasuna. Aldaketa nagusia, emakume ezkongaiek euren buruarekin (eta ez beste inorekin) beti leial izateko eta diren bezala onartzeko konpromisoa hartzen dutela da.

May Serrano, feminizidioak salatzeko "Women In Black Acción" performancearen sortzaileetako bat da. 2011n, May Serranok berak eta Bilboko Emakume Inperfektuen kolektiboko beste bederatzi emakumek “Bai, nire burua maite dut!” adierazi zuten, Maribel Salas antzezleak zuzendu zuen zeremonian.

PERFORMANCE TAILERRA

Beste alde batetik, San Frantziskoko Udaltegiak, BLV-ART barruan, Ana Mateyk eta Isabel Leónek, Exchange Live Art-eko sortzaileek, zuzendutako ekintza arte eta partekatutako sorkuntza prozesu tailerra jasoko du (ekainaren 6an, 8an eta 9an). Gehieneko leku kopurua 16 pertsonakoa izango da –arte eszeniko garaikideen profesionalei edo/eta zaletuei dago zuzenduta– eta 5 euroko kostua duen izen ematea egin daiteke jadanik http://kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez.

Tailer gehien bat praktikoa da, eta bertan, komunikazioaren inguruan lan egin, ikertu eta sortzen da, Ekintza Artea hartuz sorkuntzarako tresna nagusi gisa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120