helburua bizimoduaren kalitatea hobetzea da

Bilboko Udalak aisialdia eta kirola sustatu nahi ditu Sarrikoko parkean

Umeentzako jolasguneen eta aparatu bio-osasungarrien eskaintza osatu egin da

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 12:58etan eguneratua

Bilboko Udalak aisialdia eta kirola sustatu gura ditu Sarrikoko parkean

Bilboko Udalak aisialdia eta kirola sustatu gura ditu Sarrikoko parkean

Galería Noticia

Bilboko Udalak aisialdia eta kirola sustatu gura ditu Sarrikoko parkean

Udalerriko aurreneko parkour aldea jarri dute Sarrikoko parkean. Gainera, kirol horretan aritzeko Bizkaiko gunerik handiena da.
Horrez gain, crossfit zirkuitu bat, animaliak entrenatzeko alde bat, agility zirkuitu bat eta jolasgune naturalizatuak eta atsedena hartzeko lekuak egongo dira. Bilboko Udalak parkeak dinamizatzeko duen planaren barruan dago jarduketa hau. Horrela, umeentzako jolasguneen eta aparatu bio-osasungarrien eskaintza osatu egin da.


BILBO. Bilboko Udala uriko parkeak hobetzen eta egoteko eta jolasteko lekuak sustatzen ari da. Helburua uriko bizilagun guztien bizimoduaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, funtsezkoa da parkeak eta egoteko eta jolasteko lekuak auzoetatik hurbil egotea. Helburua bizikidetza sustatzea da, baita auzoetan ondo pasatu ahal izatea ere;labur esanda, auzokoek, distantzia handia egin beharrik gabe ere, aire zabalean ondo pasatzeko ekipamenduak edukitzea. Uriko parkeen sarea hobetu behar da, lan-mundua eta familia uztartzea errazagoa izateko eta auzoetan zein Bilboren erdialdean herritarrek aisialdiaz edo kirol eginez gozatzeko aukera edukitzeko.

Horretarako, Bilboko Udalak Parkeak Dinamizatzeko Plana diseinatu du eta parkeen artean Sarrikokoa dago. Ia 40.000 m2-ko azalera duen berdegune horretarako aire zabalean ariketa fisikoa egiteko jarduketa batzuk diseinatu dira.

Gaur goizean, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea;Ricardo Barkala, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren zinegotzi ordezkariarekin eta gainerako udalkideekin batera, Sarrikoko parkera joan da instalazio berriak inauguratzera.

Alkateak bisitan hauxe nabarmendu du: “Sarrikoko parkeari irudi ezberdina eman gura izan diogu, aire zabalean kirola egiteko espazioak egokituta eta aparatuak jarrita. Hemen dago Bilboko aurreneko parkour aldea, Bizkaiko parkour gunerik handiena dena. Badago entrenamendu berria egiteko crossfit delakoa praktikatzeko gunea. Crossfit orain puri-purian dago eta ez ditugu etxeko animaliak ahaztu gura eta haientzako agility zirkuitua egongo da. Gainera, parkearen barruan jolas naturalizatuak egiteko guneak egongo dira, baita atsedena hartzeko lekuak ere”.

PARKOUR ALDEA

Parkour urian zehar edo naturan zehar ibilbidean agertzen diren oztopoak (heziak, hormak, hutsuneak,…) gaindituz mugitzea da. Horretarako modurik arinen eta eraginkorrena erabili behar da eta horretarako tresna giza gorputza baino ez da.

Parkour aldeak 420 m2-tik gorako azalera du eta 11 elementuz osatuta dago. Parkour egiteko elementuak ez ezik, calistenia modalitatea egiteko elementuak ere badaude. Calistenia, errendimendu handiko diziplina da, barra edo hodien gainean egiten dena. Entrenamendu-modalitate horrek onura asko ditu alde estetikoaren ikuspuntutik eta indarra, malgutasuna, gihar-erresistentzia eta beste kualitate batzuk hobetzen ditu.

Alde hau egiteko Bilboko Udalak lurra hondeatu du, elementu guztiak berdinduta uzteko eta behar bezala jartzeko. Hormigoizko 6 horma daude izkinetan konbinatuak, jarrera eta altuera ezberdinetakoak. Horiez gain, barra metalikoen 4 multzo daude. Ariketa akrobatiko asko egin ditzakete horiek gainditzeko eta horietan eskuak edo oinak jarrita aurrera egiteko.

CROSSFIT ZIRKUITUA

Bilboko Udalak egindako horrelako bigarren instalazioa da. Etxebarria parkean dago bestea. Alde horretan 4 modulu daude eta 15 jarduera-motako ariketak egin daitezke, elementuak dituzten aldeak konbinatuz. Aldeak 100 m2 inguruko azalera du.

AGILITY ZIRKUITUA

Txakurrak olgetan aritzeko aldetik hurbil, animalia horiek entrenatzeko alde bat instalatu dute. 5 elementu daude txakurren garapen fisikorako eta txakurrak trebatzeko eta hezteko. Aldeak 270 m2 inguruko azalera du.

JOLASGUNE NATURALIZATUAK ETA ATSEDENA HARTZEKO LEKUAK


Jolas naturalizatuko multzo bi jarri dituzte. Zuhaitzetan sare-egiturak jarri dituzte. Umeak olgetan egoteko ez ezik, parkeko erabiltzaileek aisialdia emateko edo atsedena hartzeko ere egokiak dira. Alde bi dira, eta gutxi gorabehera, 200 m2 eta 110 m2-ko azalera dute.

Sarrikoko parkea dinamizatzeko obrak 4 hilabetean egin dituzte eta inbertsioa ia 300.000 eurokoa izan da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120