gaur goizean A-132 errepidean

Bi zauritu larri Kanpezun (Araban) bi autok izan duten istripuan

deia.eus - Domingo, 6 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:02h

Bi gidari zauritu dira gaur goizean A-132 errepidean, 32. kilometroan, Kanpezuko udal-barrutian (Araban) gertatu den trafiko-istripu batean. Bi biktimak Gasteizko bi ospitaletara eraman dituzte.

BILBO. Ezbehar larria gaur, igandea, goizeko 08:40an gertatu da A-132 errepidean, Opel Corsa batek eta Ford Focus batek aurrez aurre jo dutenean. Kolpea bortitza izan denez, suhiltzaileen laguntza behar izan da bi gidariak autoetatik ateratzeko.

SOS Deiak zerbitzuak eta Osakidetzak anbulantziak eta helikoptero sanitario bat bidali dituzte zaurituak ebakuatzeko. Anbulantzia batek Gasteizko Santiago Ospitalera eraman du 25 urteko gaztea. Beste zauritua, 30 urtekoa, helikopteroan eraman dute Txagorritxu Ospitalera.

Ertzaintzako agenteek seinaleztatu dute errepidea eta arautu dute zirkulazioa larrialdietako zerbitzuek esku hartzen zuten bitartean. Era berean, Ertzaintzak dagokion atestatua instruitu du istripua zergatik gertatu den argitzeko.

Bestalde, hiru gidari atxilotu eta beste zazpi ikertu dituzte asteburu honetan Euskadiko errepideetan bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Arau-hausleak alkoholdun edarien eraginpean ari ziren gidatzen.

Gaur, igandea, hiru pertsona atxilotu dituzte goizaldean Eibarren, Irunen eta Trapagaranen. Irunen autoa argiak itzalita zihoala geldiarazi dute eta Trapagaranen, berriz, bide erditik zihoala. Kasu guztietan gidariek alkohol-tasa handiak eman dituzte egin zaizkien probetan. Delitu berbera leporatuta beste bi pertsona inputatu dituzte Getxon eta Iurretan.

Atzo, larunbata, bost gidari geratu ziren ikerketapean Erandion, Getxon, Barakaldon, Galdakaon eta Irunen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120