Zirrikituetatik begira

Zuria

Juanra. Madariaga - Domingo, 6 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ZURIA zen. Jaso nuen gutuna, diot. Gutun zuria zen. Eta horixe bera da Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren izena: Gutun Zuria. Azkuna Zentroan antolatzen dute urtero, eta literaturaren parametroetatik abiatuta gai zehatz bat azter-tzen dute, bertaratzen diren hainbat adituren jakituri eta testigantzak baliatuz.

Joan den astera bitartean luzatu den aurtengo ekimenaren leloa, nolazpait, itxaropentsua izan da: Naturara itzultzea, Utopia literarioa ote? Tituluaren errua Walden eta Desobedien-tzia zibila lanen autorea den David Thoreauk izan du, idazle horren berrehungarren urteurrenaren harira etorri baita proposamena.

Halandaze, naturara bueltatzea utopia ote da? Berez, mundu distopikoan bizi gara? Stefano Mancuso idazle italiarrak esan zuenez, naturatik urrundu gara, baina bera ez, bera ez da gugandik aldendu. Hortaz, natura hor dago, ez da utopia bat bertaratzea eta sinbiosi paregabean bizi ahal izatea. Humanoen eta naturaren arteko oreka da mundu globalizatuak duen arazorik handienetako bat, naturarekin harreman erazkoan mantentzeko beharra ezinbestekoa baita, jagole gisan, eta ez ustiatzaile krudel gisan.

Eta beste aldetik, naturarekin bat egitea, eta gauza gutxiren jabe izatea, ez ote da poztasun mota baten sorburua? Stefano Mancusok ere esan zuen: etorkizuneko generazioek izango ez dutena kontsumitzen ari gara. Gaur egun minimalista izatea kontrakulturala da. Esperientziak baloratu egin behar dira eta ez gure posesioak. Horrexegatik natura da gure begien aurrean dugun baliorik handienetako bat.

Kapitalismoan eta gehiegi edukitzean oinarritutako gizarteari kritika egin zitzaion aste literarioan, eta une ba-tzuetan, erleei buruzko istorioak, zur distiratsuak eta egur zaharrak, betidanik izan garen horretara bueltatzeko laburbideak, basoen hizkuntzak, landareen nagusigoa, urruneko paisaiak, goi-lautadak, zuhaitzen arnas berdeak, tontor elurtuak, ornitologo zoroak, eta mendi-kateak erreskatatzen aritu ginen hainbat idazle. Gauza horiek guztiak gutun zuriaren barruan sartu genituen. Zuri bidaltzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120